Nazionalitatea edo herritasuna[1][2] pertsona bat nazio jakin batekoa dela adierazten duen egoera da. Gizarte-zientzietan- zuzenbide pribatuan, zuzenbide konstituzionalean edo nazioarteko harremanetan- nahiko inportantea da. Edonola ere, adiera ezberdinak izan litezke:[3]

  • nazionalitate juridiko, administratibo edo pasaportearena: pertsona baten ordenamendu juridiko adierazten du eta horrela badaude britainiarrak, espainiarrak, hegoafrikarrak eta abar.
  • nazionalitate sozial edo sentimenduarena: pertsona baten komunitate sentimental eta kulturala adierazten du. Horrela, badaude euskaldunak, kurduak, irlandarrak, zuluak eta abar.

Nazionalitatea lortzeko hiru bide daude:

  • Ius sanguinis edo odolaren eskubidea: ume batek bere gurasoen nazionalitatea izango du.
  • Ius soli edo lurzoruaren eskubidea: ume batek bere jaiolekuaren nazionalitatea izango du.
  • Ius domicili edo bizilekuaren eskubidea: pertsona batek bere bizilekuaren nazionalitatea izango du.

Nazionalitate bi edo gehiago izateko eskubidea izatekotan, ius optandi edo aukeratzeko eskubidea dago. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 15. atalak honela dio:

« 1. Pertsona orok du nazionalitatea izateko eskubidea.
2. Inori ezingo zaio arrazoirik gabe nazionalitatea kendu, ezta nazionalitatea aldatzeko eskubidea ukatu ere.
»

Beraz, nazionalitatea aldatu eta gal liteke. Pertsona batek nazionalitaterik ez badu, herrigabe du izena.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.