Nazioarteko egun aldaketa lerroa

Nazioarteko egun aldaketa Lerroa Lurraren gainean dagoen lerro imaginario bat da, Ozeano Barearen gainean hedatzen dena iparretik hegoaldera eta gutxi gorabehera 180ºko meridianoan kokatzen da. Praktikotasunari begira lerro horrek zeharkatzen dituen hainbat herrialdek egun aldaketa mugitu eta beste hemisferiokoa erabiltzen dute.

Nazioarteko egun aldaketa Lerroa

Lerro horretatik zehar pasatzeak egun aldaketa dakar. 180ºko meridianoa horretarako erabiltzea Sir Sandford Flemingek asmatu zuen 1879an. Hainbat kongresutan ideia babestu zuen, adibidez 1884an Washingtonen egon zena. Kongresu horretan ordu aldaketak egiteko sistema ezarri zen, Greenwicheko meridianoan oinarritua.

Lerro hau erabiltzearen arrazoia bertan bizi den jende kopuru eskasa da. Hala ere lerro hau ezartzeak hainbat arazo sortu zituen nabigazioaren inguruan.

Kanpo estekak aldatu