Zelta nazioak
Zelta nazioak Europako mendebaldeko herrialdeak dira, hizkuntza zeltak erabiltzen dituztenak.
Keltoi hitz grekotik datorren zelta hitzaz beste, badira beste termino ezagun batzuk, adibidez: Keltia (zelten nazioa edo zelten lurraldea). Hortik eratorri da keltiar jentilizioa, zeltaren sinonimoa.
V. menderarte Britainiar Uharteak osoki eta Mendebaldeko Europaren zati bat zeltak ziren. Mendeak iragan hala, zelta hizkuntzak eta kultura kontinentearen ipar-mendebaldeko muturretan besterik ez ziren mantendu ahal izan, batez ere erromanizazioa berandu edota batere ez zutela jasan izan, bai eta germaniar jatorriko herrialdeak (Angloak, jutoak, bikingoak, saxoiak, normandiarrak...) bertatzea edota zelta herri hauek bereganatzea lortu ez izanaren ondorioz.
Zelta nazio edo herrialdeak
Gaur egun, sei naziok betetzen dituzte irizpide horiek, Iberiar penintsulako lurralde batzuek ere beren burua zeltatzat hartzen duten arren.
Zelta Liga erakundearen arabera honako sei herrialde hauek dira:
| Herrialdea | Zelta izena | Hizkuntza | Herritar izena | Biztanleak | Hiztunak |
| Alba | Gaelera (Gàidhlig) | Eskoziar | 5 milioi | 92.400 (%1,8) | |
| Éire | Irlandera (Gaeilge) | Irlandar | 6 milioi | 355.000- 1,8 milioi (%5,9) | |
| Ellan Vannin | Manxera (Yn Ghaelg) | Manxar | 70.000 | < 1.700 (< %2,4) | |
| Cymru | Galesera (Cymraeg) | Galestar | 3 milioi | > 750.000 (> %25) | |
| Kernow | Kornubiera (Kernewek) | Kornubiar | 500.000 | 3.500 (%0,7) | |
| Breizh | Bretainiera (Brezhoneg) | Bretoi | 4 milioi | 500.000 (%12,5) |
Iberiar penintsulan
Penintsularen iparraldean, herrialde batzuek ez dituzte zelta naziotzat hartzeko historia edo hizkuntza irizpideak betetzen, baina ustezko arrazoi "kulturalak" direla eta, euren burua zeltatzat hartzen dute. Galizia eta Asturies dira nagusiki; eta, neurri apalago batean, Leon eta Kantabria ere bai.
Amerikan
Argentinako Chubuteko probintzian bizi dira galestar jatorriko milaka pertsona, horietako batzuk galeseradunak.
Kanadan, Eskozia Berrian bizi dira gaelikodunak (Cape Bretonen bereziki), eta Ternuan irlanderadunak.
Ikus, gainera
↑Atal Bat Atzera JoanKanpo loturak
↑Atal Bat Atzera JoanRead in another language
This page is available in 34 languages