Natividad Llanquileo

Abokatu eta lider maputxea

 

Natividad Llanquileo

(2021)

Convención Constitucional (en) Itzuli Q113027765 Itzuli

2022ko urtarrilaren 6a - 2022ko uztailaren 4a
member of the Chilean Constitutional Convention (en) Itzuli

2021eko uztailaren 4a - 2022ko uztailaren 4a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNatividad del Carmen Llanquileo Pilquiman
JaiotzaTirúa1984ko uztailaren 14a (39 urte)
Herrialdea Txile
Talde etnikoaMaputxea
Hezkuntza
HeziketaBolivarian University of Chile (en) Itzuli lizentzia : zuzenbide
University of La Frontera (en) Itzuli certification course (en) Itzuli : interkulturalismo, giza eskubideak, Politika publiko
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea, Ameriketako bertako buruzagia, abokatua eta politikaria

natividad.cl
Facebook: Natividad-Llanquileo-Constituyente/100063546648342/ Twitter: NatividadLlanq3 Instagram: natividadllanquileo Edit the value on Wikidata

Natividad del Carmen Llanquileo Pilquimán (Esteban Yevilao, Tirúa, Txile, 1984ko uztailaren 14a) jatorri maputxeko abokatu eta politikaria da.[1] 2021eko uztailetik 2022ko uztailera arte, Konbentzio Konstituzionaleko kide izan zen, maputxe herria ordezkatuz (Macrozona 2: Ñuble, Biobio eta Araucania eskualdeak).[2]

2010ean, Maputxe komuneroen gose-grebetan izan zen bozeramaile.[3] Manifestazioa hegoaldeko penaletan atxilotutako 35 komunerok egin zuten, eta, batez ere, Terrorismoaren aurkako Legea ez aplikatzea eta indargabetzea zuen helburu. Gainera, atxilotutako komuneroen artean, bere bi neba zeuden..[1][4]

Familia eta ikasketak aldatu

1984ko uztailaren 14an jaio zen Puerto Choiseko Esteban Yevilao komunitatean, Txileko Biobio eskualdeko Tirúa udalerrian.[1] Juan Luis Llanquileo Yevilaoren eta Emilia del Carmen Pilquimán Mariñánen alaba da.[2] Los Álamosko Liceo Politécnico Caupolicán delakoan egin zituen bigarren mailako ikasketak, 2002an.[2]

Landa eremua eta bere komunitatea utzi zituen Santiagon zuzenbide ikasketak egiteko, eta Txileko Unibertsitate Bolivartarrean abokatu graduatu zen.[2] Ondoren, giza eskubideetan, politika publikoetan eta kulturartekotasunean diplomatu zen La Fronterako Unibertsitatean.[4] Lanbideari dagokionez, hainbat maputxe atxiloturen eta beste kasu enblematiko batzuen abokatu defendatzaile aritu da.[2]

2018an, Hegoaldeko Ikerketa eta Defentsa Zentroko lehendakaria izan zen, baita erakunde bereko Harreman Nazionaleko eta nazioarteko zuzendaria ere.[2]

Ibilbide politikoa aldatu

Konstituzio Konbentzioa aldatu

2021eko urtarrilean bildu zituen Biobioko eskualdeko hautagai izateko eskatutako sinadurak, urte horretako maiatzaren 15 eta 16ko hauteskundeetarako, maputxeen herriaren ordezkari gisa, jatorrizko herrietarako gordetako hamazazpi eserlekuetan; horietatik zazpi maputxeetarako izan ziren.[5][4][6] Balio osoz emandako boto guztien %6,02ri zegozkion 13.124 boto lortu zituen, eta jatorrizko herrien artean boto gehien lortu zituen bigarren hautagaia izan zen, Francisca Linconaoren atzetik, botoen %7,15arekin, eta Konbentzio Konstituzionalean 7 ordezkari maputxe izendatu zituzten.[7] Konbentzioko erregelamenduak eztabaidatzeko prozesuan Erregelamendu Batzordean parte hartu zuen. Ondoren, Justizia Sistemaren Batzorde Tematikoan, Kontrol eta Erreforma Konstituzionaleko Organo Autonomoetan eta Herri Indigenen eta Nazioaniztasunaren Eskubideen Batzordean sartu zen.[2]

2022ko urtarrilaren 6an, Konbentzioko presidenteorde ondokoa izan zen, Bárbara Sepulveda, Lidia González, Tomás Laibe eta Amaya Alvezekin batera.[8]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Correa Agurto, Paula (2014). La huelga de hambre de los presos políticos mapuche y el testimonio de Natividad Llanquileo. Santiago de Chile: Ediciones Radio Universidad de Chile. ISBN 9789563538700

Kanpo estekak aldatu