Natalia Sergeievna Gontxarova

Natalia Sergeievna Gontxarova[1] (errusieraz: Ната́лья Серге́евна Гончаро́ва, nɐˈtalʲjə sʲɪrˈɡʲejɪvnə ɡəntɕɐˈrovə ahoskatua; Negaevo, Tula oblasta, 1881eko ekainaren 4a - Paris, 1962ko urriaren 17a) kubismo-futurismoaren abangoardian garrantzi handia izan zuen errusiar margolaria izan zen.

Natalia Sergeievna Gontxarova

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakНаталья Сергеевна Гончарова
JaiotzaNagaevo-Karbonier (en) Itzuli eta Arkhangelskoe (en) Itzuli1881eko ekainaren 21a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Frantzia  (1938 -
BizilekuaTula
Mosku
Paris
HeriotzaParis1962ko urriaren 17a (81 urte)
Hobiratze lekuaCimetière parisien d'Ivry (en) Itzuli
Familia
AitaSergey Goncharov
Ezkontidea(k)Mikhail Larionov  (1955 -
LeinuaHouse of Goncharov (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMoscow School of Painting, Sculpture and Architecture (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eszenografoa, jantzi-diseinatzailea, ilustratzailea, marrazkilaria, moda-diseinatzailea, idazlea eta artista
KidetzaDer Blaue Reiter
Jack of Diamonds (en) Itzuli
MugimenduaRaionismoa
Futurismoa
Genero artistikoaRaionismoa

IMDB: nm2263034 Musicbrainz: f626386d-0643-4099-bbfa-f9d84eee4d82 Discogs: 3719343 Find a Grave: 23557359 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Moskun, Arte Eskolan, eskultura eta arkitektura ikusi zuen, baina 1904ean hasi zen margotzen. Arte folkloriko errusiarrean inspiratu zen eta hori bere obran plasmatzen saiatu zen. Europan zehar bidaiatu ondoren, Errusiara itzuli eta Larionovekin abangoardian parte hartu zuen. 1909. eta 1913. urteen artean oso kolore biziak erabili zituen bere lanetan, (Katuak; Lanpara elektrikoak), eta arte abstraktuaren aitzindaritzat hartu izan da. Larionovekin Parisera itzuli eta kubismoaren ezaugarriak azaldu zituen garai hartako bere lanetan. Sergei Diagileven balletetarako apainketa eta jantzi ugari ere egin zituen.

 
Berak margoturiko autoerretratua.

Der Blaue Reiter taldeko kidea izan zen bere hastapenetatik, 1911n.

1915ean balleteko jantziak eta dekoratuak diseinatzen hasi zen Ginebran.

1921ean Parisera joan zen bizitzera, non Sergei Diagileven Ballets Russes-entzat dekoratuak diseinatu zituen. Bertan hil zen 1962an.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu