Nahia Urrutxua

Irakaslea, ekintzailea eta politikaria

Nahia Urrutxua Arriortua (Lemoa, Bizkaia, 1976ko maiatzaren 31) irakaslea, ekintzailea eta politikaria da.

Nahia Urrutxua

Zeanuriko alkate

Bizitza
JaiotzaLemoa1976ko maiatzaren 31 (47 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
ekintzaile
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta politikaria

LinkedIn: 9a82a31b7 Edit the value on Wikidata

Zeanuriko alkate bilakatu zen 2023ko udal hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.

Biografia aldatu

Lemoan jaio bazen ere, Zeanuriko biztanlea da Nahia 2010etik.

Irakasle aldatu

Haur Hezkuntzako ikasketak burutu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, 1. urtea Gasteizen eta diplomatura Bilbon bukatuz. Lanbidez, Haur Hezkuntzako irakasle dihardu.

Politikari aldatu

2019tik 2023ra Zeanuriko udalean zinegotzi izan zen EH Bildu koaliziotik. 2023ko ekainaren 17an, EAJren 28 urteko agintaldiaren ostean, EH Bilduko Nahia Urrutxua Zeanuriko alkate izatera heldu zen.[1]

Ekintzaile aldatu

Lemoa bere jaioterriko Durundi Barri taldeko dantzaria izan zen umetan baita begirale ere nagusiagotan. Dantza zaletasunak bultzaturik Zoli Zoli Arrikibar dantza taldearen sortzaile izan zen eta Etzanderak dantza taldeko kide. Zeanuriko eskolako guraso-elkartean ibilitakoa da eta baita institutuko Tranbia Txiki guraso elkarteaan ere. Zeanuriko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kide izan da. Laratzue eta Eguzkiola kultura elkarteetako jardueretan ere parte-hartzaile aktiboa izan da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu