Nahel Merzouk hil ondorengo istiluak

Nahel Merzouken heriotzagatiko istiluak etengabeko matxinada eta desordena zibilak izan ziren Frantzian. Istiluak ekainaren 28an hasi ziren, Nahelen heriotzaren ondorioz. Polizia ofizial batek 17 urteko gazteari tiro egin zion, baina ez da jakinarazi nor izan zen; behin-behineko espetxealdian jarri zuten. Istiluek eta suteek gertakari oso larriekin jarraitu zuten hainbat egunez.[1]

Nahel Merzouk hil ondorengo istiluak
Irudia
MotaIstilu
Denbora-tarte2023ko ekainaren 27a - 2023ko uztailaren 5a
Data2023ko ekaina
KokalekuFrantzia
Belgika
Suitza
HerrialdeaFrantzia
Nahel Merzouk (en) Itzuli
KausaNahel Merzouken erailketa
KondenaHirurehun eta laurogei ()
Automobil erreak Bresten.

Gertaerak aldatu

Paris inguruko Nanterre hirian auto bat gidatzen ari zen 17 urteko gazte bat tiroz hil zuen ekainaren 27an Frantziako Poliziako agente batek. Bada, Nanterreko Fiskaltzak ondorioztatu zuen «legezko baldintzak» ez zirela bete gertakari horretan arma erabiltzeko, eta, beraz, polizia kartzelatzeko eskatu zuen. Handik gutxira, behin-behineko espetxealdian jarri zuten, nahita egindako homizidioa egotzita. Agenteak, ordea, poliziei azaldu zien «ibilgailuak ihes egitea eragotzi nahi» zuela; adierazi zuen arma atera eta zuzenean gazteari apuntatu ziola, autoa ez zezan berriro abiarazi, baina hark ez ziola jaramonik egin. Orduan egin zion tiro.

Hilketak haserrea eragin du Frantzian, eta, atzo, gaztearen amak deituta, manifestazioa egin zuten Nanterren —6.200 lagunek parte hartu zuten, Nanterreko prefeturaren arabera—, gaztearentzat «justizia» eskatzeko.[2]

Protestak aldatu

Herritarren erantzuna handia izan zen, jende oldea atera baitzen kalera; ehunka manifestarik Nanterreko karrikak zeharkatu zituzten Naheli omenez. Manifestazioaren ondoren, liskarrak izan ziren polizien eta manifestarien artean; Frantziako hedabideen arabera, agenteek negar gasa jaurti zieten herritarrei. Istilu are gogorragoak gertatu ziren hurrengo gauean Nanterren eta Parisko aldirietako beste hiri batzuetan. Gutxienez 180 lagun atxilotu zituzten. Manifestariek suziriak erabili zituzten protestetan. Frantzia iparraldean autobusak, tranbiak eta supermerkatuak erre zituzten; Paristik gertu, Neuilly-sur-Marne herrian, bestetik, Poliziaren zazpi auto erre zituzten. Fresneseko espetxean sartzen ahalegindu ziren manifestariak.

Hilketak harrabotsa eragin du Frantziatik kanpo ere; Bruselan, esaterako, kontzentrazioak eta protestak izan ziren atzo, harik eta estatuko indarren eta manifestarien artean liskarrak piztu ziren arte. Le Soir egunkariaren arabera, Belgikako hiriburuko Poliziak 64 lagun atxilotu zituen; horietatik 48 adingabekoak ziren.[3]

Frantziako Estatuan izandako istiluen hirugarren gauean, 29an, 500 eraikin publiko eta 1.900 ibilgailu erre zituzten, nahiz eta Gobernuak 40.000 polizia eta jendarme mobilizatu zituen, eta bere lehentasuna "ordena errepublikarra berrezartzea" dela azpimarratu du. Guyanan beste hildako bat ere izan zen.[4]

Macronen jarrera aldatu

Frantziako presidenteak «ardura» eskatu die istiluetan parte hartzen ari diren gazteen gurasoei. Gutxienez 875 pertsona atxilotu dituzte bart izandako liskarretan. Eliseoak esan du segurtasun neurriak egokitzeko prest dagoela, «taburik gabe».[5]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • [1] Istiluak EITBko bideo batean.