Artikulu hau hilobi megalitikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nabeta (argipena)».

Nabeta (gaztelaniaz eta katalanez, naveta) hilobi monumental mota bat da eta izaera kolektiboa du. Menorcako uharteko eraikuntza ziklopeo bereizgarriak dira. Brontze Aroan eraiki ziren, talaiot-aurreko eta talaiot garaien tartean.

Naveta des Tudons, Menorca.

Egitura hauek aztertu zituen lehenengo egilea Joan Ramis izan zen, 1818an, Menorca uharteko Zelta Antzinateak lanean, hau da, historiaurreari erabat eskainitako gaztelaniazko lehenengo liburua.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «De cuando la Naveta fue ‘naveta’ y se creía construida por los celtas - menorca al día» menorca al día - El diario digital de Menorca 2016-04-20 (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).

Kanpo estekak aldatu