Nabarreriako iturria, Nafarreriako iturria edota Santa Zezilia iturria (iruindar hizkera herrikoian Girien iturria) Iruñeko Alde Zaharrean dagoen iturri bat da.

Nafarreriako iturria
Nabarreriako iturria izen berdineko plazan.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′10″N 1°38′34″W / 42.81933°N 1.6429°W / 42.81933; -1.6429
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1788
Arkitektura

Izena aldatu

Santa Zezilia izena jada gaur egun desagertua dagoen eta hementxe kokatua zegoen Santa Zezilia basilikari zor dio.

Kokalekua aldatu

Nabarreria plazan dago, Nabarreria kalea eta Karmen kalearen elkargunean.

Historia aldatu

XVIII. mendearen amaieran Luis Paret madrildar margolariak hiri honetan diseinatu zituen lau iturrietako bat da. Santa Zezilia iturria izena antzina Nabarreria kalea nahiz plazari Santa Zezilia kalea eta plaza deitzen zitzaielako da, izan ere, leku honetatik hurbil jada desagertua dagoen Santa Zezilia basilika baitzegoen.

Jatorriz, Kuria kalea, Mercaderes kalea eta Caldereria kalearen arteko elkargunean zegoen, baina gerora gaur egungo kokalekura lekualdatu zuten.

Sanferminak eta polemika aldatu

Garai batean Sanfermin jaietan atzerritar edo giriak, normalean alkohola edo drogen efektupean, iturri honen goialdera igo eta beren buruak beheko jendartera bota ohi zituzten. Atzerritar jarduera bitxi honek berarekin bat hainbat istripu eta zauritu ekarri zituen, hildakoak barne. Horregatik iruindarrek sarritan girien iturria deitu ohi dute.


 
Gizasemea Sanferminetan Nabarreriako iturritik jauzi egiten.

Ondarea aldatu

Kanpo estekak aldatu