Naama (hebreeraz: נַעֲמָה‎Naʿămā) Biblian ageri den pertsonaia da, Hasiera liburuko pertsonaietako bat. Kainen ondorengoa zen, Lamek eta Tzilaren alaba bakarra. Neba bat zuen, Tubalkain, eta bi nebaorde, Jabal eta Jubal, Lamek eta Adaren semeak zirenak[1]. Askotan Zohar liburuko Naamarekin nahasten edo lotzen zaio.

Naama (Hasiera)
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaLamech
AmaZillah
Ezkontidea(k)Noe
Anai-arrebak

Gordon Wenhamen arabera, Naama aipamen berezirako aukeratzeko arrazoia iluna izaten jarraitzen du[2], eta R. R. Wilsonek iradoki zuen narratzaileak genealogia orekatu bat eskaini nahi zuela, Lameken bi emazteak bina seme-alaba zituztela adieraziz[3].

Bereshith Rabba midrashak Naama Noeren emaztea zela dio[4], eta John Gill teologoaren ustez, Kamen emaztea zen[5].

Erreferentziak aldatu

  1. Has 4:19-22
  2. (Ingelesez) Wenham, Gordon. (1987). Genesis 1–15. World Biblical Commentary, 114 or..
  3. (Ingelesez) Wilson, R. R. (1977). Genealogy and History in the Biblical World. Yale University Press, 144 or..
  4. (Ingelesez) «The Bereshith or Genesis Rabba» Sacred Texts: Judaism (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  5. (Ingelesez) Gill, John. «Genesis Chapter 4» «Exposition of the Old and New Testament» Internet Sacred Text Archive (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.