NGC 3132 nebulosa bat da, Vela konstelazioan. Beste izen batzuekin ere ezagutzen zaio: Hego-eraztunaren Nebulosa eta Zortzi Eztanden Nebulosa. Nebulosa hau John Herschel-ek aurkitu zuen, 1835ean.

NGC 3132
Behaketa
Distantzia Lurretik864,5284 pc
Itxurazko magnitudea (V)10,01, 10,14, 10,0322, 9,754, 9,731 eta 9,723
Mota espektralaA7/9(V)
AurkitzaileaJohn Herschel
Aurkikuntza-data1835eko martxoaren 2a
Gorriranzko lerrakuntza0,000163
KonstelazioaVela
Abiadura erradiala−8 km/s
Igoera zuzena10,117157106 °
Deklinazioa−40,436427486 °
Izendapenak

Ezaugarriak aldatu

NGC 3132en itxurazko magnitutea 9,87 da. Bere diametroa ia argi-urte erdikoa da. Lurretik 2000 argi-urtetan dago, beraz nebulosa gertuenetariko bat da. Nebulosa erditik zabaltzen diren gasak 15 km/s abiadurarekin egiten dute.[1]

Hubble espazio teleskopioaren bidez lortutako irudietan ia nebulosaren erdian bi izar ikus daitezke, bat oso distiratsu (10,1 magnitudea) eta bestea ahulagoa. Azken hau nebulosa egin duen kanporatutako materialaren arduraduna da. Izar hori egun Eguzkia baino txikiagoa da baina oso beroa eta erradiazio ultramorea eragiten du; horri esker gasek fluoreszentziaz dirdir egiten dute. Izar distiratsuena, bestetik, haren izar garapenaren prozesuan aurreko estadio batean dago.

Irudian ikusten den kolore urdina izarrak ionizatutako gas beroak dira; nebulosaren barrualdean daude. Hotzagoak diren gasak, aldiz, gorri kolorez adierazten dira eta mutur urrunenetan daude.

Erreferentziak aldatu

  1. [1]Hubble Heritage Project. Space Telescope Science Institute. Retrieved 2007-10-06.

Kanpo estekak aldatu