Muyucmarca (kitxuaz "toki borobila" esan nahi duena) Sacsayhuamaneko inka tenpluaren goiko zatian zegoen hiru dorreetako bat zen. Ospetsua da 1536an, Sacsayhuamaneko guduan Cahuide deituriko inka armadako soldadu batek bere burua dorre horren tontorretik bota zuelako espainiarren mende ez erortzeko. Inca Garcilaso de la Vegaren arabera, dorre hau ur garbiko biltegi bat zen.

Muyucmarcako dorrearen oinarriak. Ziuraski ez da eguzki egutegi bat izango, hala pentsatzen bazen ere.

Kroniken deskribapena aldatu

Zenbait kronistek Sacsayhuamaneko muinoaren tontorrean zeuden hiru dorre aipatzen dituzte. Horietako bat Pedro Sanchez de la Hoz da, nor Cuscon Francisco Pizarrorekin batera sartu zen. Bere kronikan Sacsayhuamanen hiru dorre zeudela dio, erdikoa kubo formakoa eta bata bestearen gainean gainjarritako lau edo bost gorputzekoa. Baina Garcilaso de la Vegak hau kontraesaten du erdiko dorrea zirkulu formakoa zela esanez. Dena den, biek hiru dorre zeudela eta horien tamaina oso handia zela diote. Garcilasok dorreen azpian elkarlotzen ziren tunel handiak zeudela dio, baita hiru dorreen artean ere. Bere haurtzaroan ere han jolasten zuela dio, baina soilik espainiarrak hori suntsitzen hasi ziren arte. Beranduago, Pedro Pizarrok bi kubo oso garaiz osatutako bi dorre aipatu zituen, ziuraski soilik Paucamarca eta Sallacmarca ikusi zituen, Muyucmarca jada espainiarrek suntsitu baitzuten.

 
Sacsayhyuamanen mapa.

Beraurkikuntza aldatu

1934 arte ez zegoen dorre bakar baten ere aztarnarik Sacsayhuamanen, batzuk horien existentzia ere zalantzan jartzen zutelarik. Baina Luis Valcárcel doktoreak Cusco Udalerriaren baimen ofizialarekin indusketa arkeologiko bat antolatu zuen dorre hauen aztarnak topatzeko. 1934an Muyucmarca eta Sallacmarca dorreen oinarriak topatu zituen, baina Paucamarcarenak oraindik ez.

Litekeenena hiru dorreak Cuscon europar eraikinak eraikitzeko suntsitzean, espainiarrek dorreen aztarna oro ezkutatzen saiatu izana da lurpean gordez.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu