Murrayfield Stadium (euskaraz Murrayfield estadioa) Eskoziako estadio bat da. Bertan, nagusiki errugbi partiduak jokatzen dira, baina baita beste hainbat kiroletakoak ere. Edinburgh hiriburuko Murrayfield auzoan dago.

Murrayfield Stadium
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEdinburgoko Hiria
Koordenatuak55°56′32″N 3°14′27″W / 55.942231°N 3.240921°W / 55.942231; -3.240921
Map
Historia eta erabilera
1991ko Munduko Errugbi Txapelketa 1991
1993 Rugby World Cup Sevens 1993
1999ko Munduko Errugbi Txapelketa 1999
2007ko Munduko Errugbi Txapelketa 2007
Inaugurazioa1925eko martxoaren 21a
JabeaScottish Rugby Union (en) Itzuli
Kirolahamabosteko errugbia
ErabiltzaileaScottish Rugby Union (en) Itzuli
Edukiera67.144
Kontaktua
HelbideaRoseburn Street, Edinburgh EH12 5PJ
Webgune ofiziala

Historia aldatu

1925ko martxoaren 13an inauguratu zuten eta 1995an erabat eraberritu. 67.800 ikusle izateko gai da, denak eserita.

Eskoziako Errugbi Batasunaren egoitza da eta errugbi munduan ikur ezaguna. Eskoziako errugbi selekzioak hemen jokatzen du bere inauguraziotik, 1925ko martxoaren 21an, Ingalaterraren aurkako partida jokatu zelarik. Urte hau izan zen, beren historian lehendabiziko aldiz, Slam Nagusia lortu errugbiko Bost Nazioen Torneoan.

Futbol partidak ere jokatzen dira Murrayfield-en. Eskoziar hiriburuko bi taldeetako bat den Heart of Midlothian taldearen egoitza da 2006/2007 denboralditik aurrera, Tynecastle Stadium estadioak ez baitzituen UEFAren gutxiengo baldintzak betetzen. Musika taldeen emanaldiak ere izan dira bertan, adibidez U2 eta Red Hot Chili Peppers. 2005. urtean zehar Live 8 taldeak, The Corrs, Travis eta Texas taldeekin batera jo zuten.

Kanpo estekak aldatu