43°24′32″N 2°42′04″W / 43.408839°N 2.700989°W / 43.408839; -2.700989

Mundaka Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion lurgaineko geltokia da,, izen bereko udalerrian dagoena. 1955eko abuztuaren 16an ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.

Mundaka
Map
Lineak
« Itsasbegi-Busturia    Bermeo »
Kokapena
HelbideaGeltoki kalea, 1; 48360
UdalerriaMundaka,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea4. gunea
Irekiera1955eko abuztuaren 16a
IrisgarriaGeltoki erabilgarria 
ZerbitzuakAparkalekua 
AldageltokiaTrena Taxi 
Nasak1
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Bermeo
BestelakoakTaxi  Taxi

Geltokia Zornotza-Sukarrieta trenbidea Bermeoraino luzatzearekin batera ireki zen, 1955eko abuztuaren 16an. Hiru solairuko bidaiarientzako eraikina du, estilo erregionalistan eraikia. Horri atxikita, zama garraiorako biltegia eraiki zen. Geltokiak bi trenbide zituen bidaiarientzako zerbitzuetarako, eta beste bi zama garraiorako. 70eko hamarkada azken bi trenbideak eraitsi ziren.

Gaur egun nasa bakarra eta bi trenbide ditu. Kanpoaldean doako aparkalekua eta taxi geralekua daude.

Kokapena aldatu

Geltokia zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 26,243. puntu kilometrikoan kokatuta.[1]

Sarbideak aldatu

Geltokiak sarbide bakarra du, arrapala bidezkoa.

Irisgarritasuna aldatu

Geltokira sarbidea Geltoki kalea, 1   
Nasara sarbidea 1. trenbidea   
Trenera sarbidea 1. trenbidea   

Erreferentziak aldatu

  1. OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu