Multibibratzaile

Uhin karratu itxurako edo pultsu-itxurako seinaleak sortzen dituen zirkuitua. Multibibratzaileak astableak, monoegonkorrak edo biegonkorrak izan daitezke.

Multibibratzaileak edo multibibradoreak bi egoera dituzten osziladoreak, tenporizadoreak eta flip-flopak inplementatzeko erabiltzen diren zirkuitu elektronikoak dira.

BJT transistoreez egindako bistablea.
BJT transistoreez egindako astablea.

Hiru multibibratzaile mota daude:

  • Multibibratzaile astablea: bi egoera metaegonkor dituen zirkuitua da. Hau da, zirkuitua ez da inoiz egoera egonkor batean gelditzen eta egoera batetik bestera pasatuko da etengabe.
  • Multibibratzaile biegonkorra: bi egoera egonkor dituen zirkuitua da. Zirkuitua beti bi egoera egonkorretako batean dago eta ez da beste egoerara igarotzen zirkuituari eragiten ez zaion arte. Zirkuitu honi flip-flopa ere esaten zaio.
  • Multibibratzaile monoegonkorra: egoera egonkor eta egoera metaegonkor bana dituen zirkuitua da. Zirkuitua egoera egonkorrean dago zirkuituari eragiten ez zaion arte. Zirkuituari eragiten zaionean, tentsio-disparo baten bidez, egoera metaegonkorrera igaroko da eta denbora jakin bat pasa ondoren egora egonkorrera itzuliko da.

Zirkuitu multibibratzailerik ezagunena 555 zirkuitu integratua da.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu