Mugimendu (musika)

Zenbait konposizioren atalen izena, mugimendua atal aski beregaina izaten dena

Mugimendua musikan eta, batez ere musika klasikoan, lan edo musika forma zabalago baten zati bat da, beste batzuekin batera joa izateko aurreikusia, berez hasiera eta amaiera bat dituen arren.

Hitzaren erabilera aldatu

Luzera nabarmeneko musika lan baten barnean zati ezberdinak daudenez eta hauek abiadura ezberdinak dituztenez, askotan mugimendu hitza eta zati hauetako bakoitza adierazten duen italiar hitza erabiltzen dira. Esate baterako, Ludwig van Beethovenen Quasi una fantasia sonata, Ilargi Argi bezala ere ezagutzen dena, hiru mugimenduz osatua dagoela esan daiteke, adagio sostenuto, allegretto eta presto agitato izena dutenak.

Mugimenduei buruzko arauak aldatu

Musika forma ezberdinak horietako bakoitzean behar diren mugimendu kopuruari buruzko arau ezberdinak dituzte. Alabaina, salbuespen ugari dago. Esate baterako, Beethovenen 6. Sinfonia eta Hector Berliozen Sinfonia fantastikoa bost mugimenduz osatuta daude, garai horretako sinfonietan ohikoena lau mugimendu izatea zen bitartean.

Posible da, baita ere, etenik gabe bi mugimendu edo gehiago lotzea, Beethovenen Bosgarren Sinfoniako eta Jean Sibeliusen Bigarren Sinfoniako hirugarren eta laugarren mugimenduen kasuan bezala. Lan bateko mugimendu guztiak ere etenik gabe jo daitezke, Dmitri Shostakovichen 11. eta 12. Sinfonian bezala.

Barrokoko kontzertuek, euren aldetik, hiru mugimendu izaten zituzten (allegro, adagio, allegro), Brandeburgoko kontzertuetako lehenak lau mugimendu dituen arren.

Jarrera mugimenduak jotzerakoan aldatu

Kontzertu publiko baten, ohikoena lan osoa amaitu ondoren txalo egitea da, eta ez mugimenduen artean. Alabaina, kontutan hartu behar da, batez ere klasizismo garaian ohikoa zela mugimendu bakoitzaren ondoren txalo egitea. Izan ere, askotan, txaloa hain izaten zen bizia zuzendariek, besterik gabe, mugimendua errepikatzen zutela.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu