Muñequita Milly
Flor Sheiza Quispe Sucapura, Muñequita Milly izen artistikoz ezagunagoa, (Yanaguaya, 2000ko abenduaren 18a – Miraflores, 2024ko apirilaren 3a) perutar folk abeslaria izan zen.
Muñequita Milly | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Flor Sheiza Quispe Sucapuca |
Jaiotza | Yanahuaya District (en) , 2000ko abenduaren 18a |
Herrialdea | Peru |
Heriotza | Miraflores (en) , 2024ko apirilaren 3a (23 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Genero artistikoa | huayno (en) folklorea |
Musika instrumentua | ahotsa |
Bizitza aldatu
Jaime Quispe eta Maria Luz Sucapuraren alaba, 2000ko abenduaren 18an jaio zen Yanaguayan, Sandia probintzian, eta jaiotzez Flor Sheiza Quispe Sucapura jarri zioten izena[1].
Yanaguayako eskolan eta gero Mirafloresko ikastetxean ikasi zuen[1]. Bost urte zituela, lehiaketa artistiko batean parte hartu zuen, Fresialinda folk abeslariaren abestiak interpretatuz. Horrek musika-ibilbidea hasteko aukera eman zion 2000ko hamarkadaren erdialdean, Muñequita Milly izen artistikoarekin[2]. Liman eta Peruko beste hiri batzuetan eman zituen kontzertuak[3]. 2024ko martxoan eman zuen bere azken kontzertua Moqueguan[4].
Wilfredo Quispe Gasparrekin harremanean zegoen, eta seme bat izan zuten[5].
2024ko martxoaren 27an, kirurgia estetikoa egin zioten Santa Katalina klinikan[6]. Etxera itzuli zen, nahiz eta osola galdu zuen[6][7]. Egun batzuk geroago, ondoeza zela eta, Miraflores auzoan dagoen Inca Klinikako zainketa intentsiboko unitatean eraman zuten[6]. Apirilaren 3ko goizean hil zen ospitale berean, hogeita hiru urte zituela, konplikazio medikoengatik[8].
Diskografia aldatu
- 2013: Te esperaré bajo la lluvia
- 2014: Vas a llorar
- 2015: Tus engaños
- 2017: Mi único amor
- 2018: Sin piedad me dejaste
- 2019: Olvídate de mi
- 2020: Pienso en ti
- 2020: Comerciante
- 2021: Ya no me hagas llorar
- 2022: Quién toma más que yo
- 2022: Juguete de amor
- 2022: La vida es una sola
- 2023: Quiero ser tu corazón
- 2023: Mil años
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Muñequita Milly» Radio Bacan Sat (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Espiritu, Mary Sue. «Muñequita Milly: ¿cómo empezó en la música a los 5 años y por qué era tan popular en el sur del país?» La República 2024-04-03 (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Muñequita Milly Lanza su Emocionante Sencillo «Mil Años» y Eleva su Carrera Artística a Nuevas Alturas» Billboard Perú 2023-08-21 (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gomero, Richard. «La última publicación de ‘Muñequita Milly’ para sus seguidores antes de su muerte a los 23 años» Infobae 2024-04-04 (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Muñequita Milly: ¡Lamentable! Amistades lloran por el fallecimiento de la cantante folclórica» Radio Exitosa 2024-04-03 (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Morocho, Ana; Marcos, Jazmín. «Murió la Muñequita Milly: todo lo que se sabe del fallecimiento de la cantante folclórica Flor Sheiza tras someterse a lipoescultura» Infobae 2024-04-03 (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¡Lamentable! Muñequita Milly fallece a los 23 años: Cantante folclórica no habría resistido a lipoescultura» Radio Exitosa 2024-04-03 (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Falleció la cantante folclórica Flor Sheiza, ‘Muñequita Milly’, a los 23 años de edad» Radio Nueva Q (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).