Mount Gimie (ofizialki ingelesez) edo Mòn Djimi (antillar kreoleraz) Karibeko Santa Luziako mendirik altuena da. 950 m ditu.

Mount Gimie

Mòn Djimi
Datu orokorrak
Garaiera950 m
Prominentzia950 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak13°51′49″N 61°00′42″W / 13.8636°N 61.0117°W / 13.8636; -61.0117
Honen parte daAntilla Txikiak
Mendizaletasuna
Ohiko bideaFond Saint Jacquesetik

Izenak aldatu

Ez da gorde karibearrek erabilitako bere balizko izena. Santa Luzian ingelesa da hizkuntza ofiziala eta egun gehien hitz egiten dena; hizkuntza honetako generikoak lagunduta Mount Gimie da. Britainiarren presentzia baino lehenagoko herri-hizkera, ordea, Santa Luziako kreolera da, kwéyòl edo antillar kreoleraren aldaeretakoa eta oso bizirik gorde dena; toponimoa bezala, frantsesean jatorria duen hizkuntza honetako generikoarekin Mòn Djimi deitzen da. Frantsesez (Santa Luzia Frankofoniaren barruan ere kokatzen da) Mont Gimie da[1].

Datu nagusiak aldatu

Uharteko mendebaldeko kostaldean dagoen Soufrière hiriaren ekialdean dago, Edmond baso erreserbatik eta Enbas Saut ur jauzietatik hurbil. Soufrière eta Canaries quarter edo auzoetako eremuen arteko mugan dago.

Jatorri bolkanikoa du eta oihan tropikalez inguratuta dago. Mendiaren inguruan komunitate rastafariak daude, besteengandik aldenduta bizi direnak.

1973ko urriaren 29an hiru hildako egon ziren mendian gertatutako hegazkin istripuan[2].

Igoera aldatu

Mendi honetara igotzea zaila da naturaren ezaugarriengatik, oihan itxian zehar ibili behar delako eta beraz fisikoki nahiko ondo prestatuta egotea komeni da. Fond Saint Jacques herritik gora doan errepidea hartu behar da; oinez herritik mendira doan bidearen hasierarantz 2-3 ordu dira eta hiru ibai gurutzatzen dira. Gidaria beharrezkoa da, gutxik egiten dute igoera eta ibilbide osoak hamar bat ordu ematen du[3]; jaitsiera ere konplikatua izan daiteke, lokaztua izaten delako.

Oskarbi badago gailurretik Santa Luzia osoa ikus daiteke baina gehienetan laino dago eta ikuspegia oso mugatua izaten da[4].

Erreferentziak aldatu

  1. Atlas de los techos de estados e islas del mundo, Ricardo Hernani eta Andoni Gorostiaga, Pyrenaica, Bilbo, 2008. Ikus 34.or.
  2. 35th Anniversary of Plane Crash at Mount Gimie, Saint Lucia CDEMAren webgunean.
  3. Jah Bless gidari rastafariaren proposamena.
  4. Igoeraren deskribapena Big Country Leo blogean.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu