Moskuko Nazioarteko Finantza Gunea

Moskuko Nazioarteko Finantza Gunea (errusieraz: Московский международный деловой центр; ММДЦ), askotan "Moskuko City" deitua, Mosku hiriko Presnenski barrutian eraikitze lanetan den finantza barrutia da.

Aurrekariak aldatu

Moskuko NFGa eraikitzeko proiektua 1992an pentsatu zen. Orduan, Moskuko udalak eraikin industrial zaharkituz betetako gunea berreskuratzeko proiektua prestatzen hasi zen, horretarako erabilera anitzeko barruti berri bat eraikiz. Barrutiak kilometro koadro bateko azalera hartzen du eta eraikuntzan 12.000 milioi dolar gastatuko direla uste da.

Gunea prestatzeko lehen lanak 2000. urtean hasi ziren eta 2008ra arte hainbat etxe orratz eta etxebizitza eraikin altxatu dira. Dena den, 2008an hasitako krisialdi ekonomikoak eragin handia izan du finantza barrutiaren garapenean, eta 600 metrotik gorako Errusia dorrea eraikitzeko proiektua esaterako, bertan behera geratu da.

Eraikinak aldatu

 


Ikus, gainera aldatu


Kanpo estekak aldatu

55°44′48″N 37°32′13″E / 55.74667°N 37.53694°E / 55.74667; 37.53694


  Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.