Morta, erromatar mitologian, hirugarren Parka zen. Pertsonen heriotza zehazten du, giza bizitza bakoitzaren haria mozten duena da. Greziar mitologiako patuaren kontzepzio erromatarrarekin, Moirekin lotzen da. Bere aita, Jupiter da, eta, bere ama, iluntasuneko jainkosa, Nox. Greziar mitologian, bere baliokidea Atropos da.

Parkak (Sodoma, Giovanni Antonio Bazzi, 1525

Erromatarrek, euren Parkak, greziar mitologiako Moirekin identifikatu zituzten (Zeus eta Temisen alabak), tria Fata edo hiru patuak ere deitu zituzten, Nonak jaiotza, Dezimak ezkontza eta Mortak heriotza irudikatzen zituztelarik.

Kanpo estekak aldatu