Morsum delakoa latinez da paparreko orratz, aletxa edo lokarri bat[1] oso apaindua eta, sarritan, bitxiekin hirnitua, eta elizako gotzainen eta beste elizgizon batzuen kapa liturgikoaren parte dena.[2] Kapa hori lotzeko balio du, kapak daramatzan aurreko bi oihal zerrendak bularrean ixten baititu. Itxitura edo krokadura izan daiteke orratz bidezkoa, edo belarri bat. Aita santuek ere formalki apainduak erabili dituzte.[3]

Morsum
clasp (en) Itzuli eta liturgical object (en) Itzuli

Denboraren poderioz, zenbait formalek galdu egin zuten jantzietan zuten funtzio praktikoa, eta berezko krokadura edo lokarriari gaineko apaingarri gisa eransten zitzaizkion, gotzainaren bandak lotu ondoren. Oso morsum aberatsak gordetzen dira museo eta elizetan, urregintzako lanekin apainduak, perlak dituztenak, harri bitxiak, esmalteak eta, irudiei dagokienez, diseinu arkitektonikoak, santuen irudiak, mahastiak, loreak eta beste hainbat irudi ere ikus daitezke. Forma aldetik ere askotarikoak dira.[2]

Adibideak aldatu


Erreferentziak aldatu

  1. Ez dugu hiztegietan parekide euskarazkorik aurkitu. Elizgizon-kapa baten lokarriari aletxa deitu zion Santiagoren ikonografia Gipuzkoan artikuluan Ana Isabel Ugalde Gorostizak (Cuadernos de Sección. Artes Plásticas y Documentales aldizkarian, 1994, 12, 25-67 or., Eusko Ikaskuntza)
  2. a b «CATHOLIC ENCYCLOPEDIA: Morse» www.newadvent.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  3. a b «El formal o racional» liturgiapapal.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).

Kanpo estekak aldatu