Maurice de Bevere edo "Morris" ezizenez ezagunagoa (Kortrijk, Flandria, 1923ko abenduaren 1a - 2001eko uztailaren 16a) komiki marrazkilari belgikarra izan zen.

Morris

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaurice de Bévère
JaiotzaKortrijk1923ko abenduaren 1a
Herrialdea Belgika
HeriotzaBrusela2001eko uztailaren 16a (77 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: falling from height (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSt Joseph College, Aalst (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea, gidoilaria, film-zuzendaria, marrazkilaria, ilustratzailea eta karikaturagilea
Enplegatzailea(k)Dupuis
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaMarcinelle school (en) Itzuli
ligne claire (en) Itzuli
Izengoitia(k)Morris

IMDB: nm0606328 Allocine: 504
Discogs: 1754721 Edit the value on Wikidata

"Lucky Luke" pertsonaia ezagunaren sortzailea dugu.

Istripuzko eroriko baten ondorioz hil zen.

Bizitza aldatu

Belgikako Kortrijk herrian jaioa, Morris, "Compagnie Belge d'Actualités animation studios (CBA)"n hasi zen marrazten. Hauek, sortu berriak ziren estudioak ziren. Bertan Peyo eta André Franquinekin egin zuen topo. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, estudio hauek itxi egin behar izan zuten. Morris, orduan, "Het Laatste Nieuws" egunkari flandriarrarentzat lanean hasi zen, marrazkigile bezala. Baita Dupuisen "Le Moustique" astekariarentzat ere. Azken honentzat, 250 azal eta beste hainbat marrazki egin zituen, zine izarren karikaturak, batipat.

Lucky Luke aldatu

Morrisek bere pertsonaiarik ospetsuena, Lucky Luke, 1946. urtean asmatu zuen. 1955etik aurrera, pertsonaia honi buruzko komikiak egiteko, René Goscinny komiki gidoilari frantziarraren laguntza izan zuen. Eta Goscinny bera izan zen Lucky Luken komikien gidoilaria, 1977. urtean hil zen arte.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Morris