Morga

Bizkaiko udalerria

Morga Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Busturialdea eskualdekoa. 418 biztanle zituen 2016. urtean.

Morga
 Bizkaia, Euskal Herria
Morgako Meakaur auzoa.
Morgako bandera

Morgako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBusturialdea
Izen ofiziala Morga
AlkateaMª Teresa Artetxe Barrena EAJ
Posta kodea48115
INE kodea48066
Herritarramorgatar
Kokapena
Koordenatuak43°17′00″N 2°45′00″W / 43.28333°N 2.75°W / 43.28333; -2.75
Map
Azalera17,6 km²
Demografia
Biztanleria414 (2023)
−8 (2022)
alt_left 191 (%46,1) (%52,9) 219 alt_right
Dentsitatea23,52 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 1,18
Zahartze tasa[1]% 23,26
Ugalkortasun tasa[1]‰ 25,64
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 84,91 (2011)
Genero desoreka[1]% -2,61 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,24 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 81,73 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 73.9 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.morgakoudala.com

Geografia aldatu

Morga Bizkaiaren erdigunean dago, Mungia eta Gernika bitartean, eta Gernika eta Plentziako itsasadar arroak banatzen dute. Antzinako kostaldeko Donejakue bidearen igarobidea. Morgako mendi garrantzitsuenen artean Bizkargi (562 m) "Bizkaiko Bihotza" izenaz ere ezaguna, Mendigana (274 m) eta Urkulu (370 m) daude. Bizkargi mendiaren gainetik eta Altamirako tontorretatik bailararen ikuspegi bikainaz gozatzen da.

Morgako herri mugakideak honakoak dira: Errigoiti eta Arrieta iparraldean, Zornotza eta Larrabetzu hegoaldean, Errigoiti eta Muxika ekialdean, eta Gamiz-Fika eta Fruiz mendebaldean.

Baserriak aldatu

Morgako jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da beti, eta horren adierazgarri herrian dauden baserriak dira. Baserriak normalean auzo txikiak osatuz batzen dira, eta tipologia eta garai desberdinetakoak dira. Morgak dituen baserririk zaharrenak XVI. mendekoak dira, esaterako, Leixarta, Barrengoetxe eta Lekezorrotze. Ondorengo mendekoak, XVII. mendekoak alegia, Beiti, Andresene eta Errementariko baserriak dira. XVIII. mendeko baserrietatik 1865. urteko Izolaga baserria da garrantzitsuena, Morgako Oñarte auzoan kokatua.

Herria landa-gunez, ongi errotutako historia duten baserri eta auzotegiz beterik dago. Urteen igarotzeak eta bizimoduaren aldaketak ez dute oreka aldatu, bisitarientzat oso erakargarria da.

Auzoak aldatu

Demografia aldatu

Morgako biztanleria

Euskara aldatu

Morgako Santi Madariaga[4] hiztunaren pasartea. Euskal Herriko Ahotsak[5][6] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Morgako euskara Busturialdeko euskaran[4][5] dago kokaturik, tarteko euskaran[6], bizkaieraren barnean. Herriko euskaldunak %81,73 dira, eta euskararen erabilera %59,4.

Politika aldatu

 
Morgako udaletxea

Morgako alkatea EAJ alderdiko Mari Tere Artetxe da, 2015eko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau Eusko Alderdi Jeltzalekoak dira. Hauteskunde haietan, EAJk 161 boz (boto guztien % 54,21) eta lau zinegotzi lortu zituen, Bilduk 132 boto (% 44,44) eta hiru zinegotzi, eta PPk 2 boto (% 0,67).

Morgako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
161 (% 54,21)
Bildu
3 / 7
132 (% 44,44)

2007ko hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:

Alderdia Botoak Zinegotziak
EAJ 193 7
PP 3 0

Azpiegiturak aldatu

Morga Muxika eta Mungia arteko BI-2713 errepideak zeharkatzen du. Hauxe da herriko errepide nagusia. Horrez gain, Bizkaibuseko Gernika-Mungia A3519 lineak geltokia dauka udalerriko Andra Mari auzoan. Autobusak bi ordu eta erdian behin igarotzen dira herritik. Goizeko zazpietatik gaueko bederatziak edo hamarrak arte, egunaren arabera.

Ondasun nabarmenak aldatu

Herri txikia izan arren, Morgak hainbat eliza eta baseliza ditu. Nagusia Martin Deunaren Eliza da. Horrez gain, aipagarri dira Kristo Gurutzatuaren kapera, Gerekizeko Esteban Deunaren baseliza, Andra Mariren baseliza, Mikel Deunaren baseliza, Tomas Deunaren baseliza, Juan Bautista Deunaren baseliza eta Santa Krutz baseliza.

Martin Deunaren eliza aldatu

Morgako parrokia nagusia da. X. mendean eraikia eta 1580. urtean berreraikia izan zen, Isasitarren palaziotik ateratako materialekin. 1804an Sakristia altxatu zen eta hamarkada batzuk geroago, 1853an, gangak.

Nabe errenazentista eta arkupean dauden Pedro Deunaren eta Pablo Deunaren eskulturak XVI. mendearen azken aldikoak dira. Elizaren aurrealdean hiru erretaula daude, bata aldarearen ondoan eta beste biak arku-triunfalaren bi alboetan. Erretaula nagusiak, estilo errenazentistakoa, Martin de Tours santuaren bizitza kontatzen du, eta alboetako erretauletan Santiago Matamoros eta Karmengo Amabirjina ageri dira.

Zorrotza jauregia aldatu

Zorrotza jauregia Morgakoene auzoan kokatzen da. Landa jauregia da, eta horregatik jauregiaren eta baserriaren arteko nahastea da. Harresi batez inguratua, jauregiaren iparraldean erdi-puntuko portada dauka. Horrez gain, arkupearen zoruan, irudi eskematikoak dituzten harlauza handiak daude. Arku bien banaketan den zutabearen gainean, Zorrotza familiaren armarria ageri da, fatxadaren apaingarri.

Morgatar ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  5. a b «Morga - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  6. a b «Tartekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa