Moretum gazta igurtzigarri moduko bat da, Antzinako Erromako plater batzuei laguntzeko erabiltzen zena. Ongailu edo saltsa mota bat da. Osagaiak motrailu (latinez: mortarium) batean birrintzen zituzten, eta haren izena hortik hartu zuen.[1]

Moretum
zabaltzeko elikagai
OsagaiakBaratxuria, gazta, oliba olioa, ozpina eta Belar elikagarria
Historia
JatorriaAntzinako Erroma

Appendix Vergiliana lanean, izenak adierazten duen bezala Virgiliori egozten zaion obran, moretumaren osagaiak belar onak, baratxuria, gazta, ozpina, oliba-olioa eta gatza zirela eta nekazarien gosaria zela esaten da.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Douglas, Florence Louise. (1929). A Study of the Moretum. Syracuse University Press, 69 or..
  2. Etxabe Susaeta, Javier. (1982). «El "Moretum", poema juvenil de Virgilio» Anuario de filología (Bartzelonako Unibertsitatea) (8): 43 - 56. ISSN 0210-1343..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.