Morchella crassipes
Morchella crassipes Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Morchella crassipes | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Pezizomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Pezizales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Morchellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Morchella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Morchella crassipes Pers., 1801 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena aldatu
Kapela: 8 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, oso handia, lodia, konikoa edo biribildua, saihets irregular uhinduz, ondoan albeolo oso zabal, sakon eta tolestuez banatua, okre-arrexka-grisaxka kolorekoa.
Hanka: 10 eta 13 cm bitarteko garaierakoa eta 6 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, oso garatua garaieran eta zabaleran, leuna, gorantz mehetua, zuri-haragi kolorekoa eta zuriz zipriztindua; barnehutsa.[2]
Etimologia: Morchella terminoa “morchel” hitzetik dator, onddoetarako alemaniar hitz zahar batetik. Crassipes epitetoa berriz latinetik dator, koipetsu, lodia, esan nahi duen “crassus” hitzetik eta hanka esan nahi duen “pes” hitzetik. Hankaren dimentsio handiengatik.
Jangarritasuna aldatu
Jangarria.[3]
Nahasketa arriskua aldatu
Bere dimentsio handiengatik ezagutzen da. Morchella vulgaris delakoaren taldekoa da eta Morchella rotunda handitzat har daiteke.
Sasoia eta lekua aldatu
Apirila-maiatza. Baso itzaltsuetan.
Banaketa eremua aldatu
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Txina, Zeelanda Berria.[4]
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 470 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 539 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Morchella crassipes: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.