Morayma Ofir Carvajal
Morayma Ofir Carvajal (Guaranda, Bolibar, Ekuador, 1915eko urtarrilaren 28a - Chimborazo, Ekuador, 1951ko otsailaren 25a) poeta eta hezitzailea izan zen.[1]
Morayma Ofir Carvajal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Guaranda (en) , 1915 |
Herrialdea | Ekuador |
Heriotza | Riobamba (en) , 1951ko otsailaren 25a (35/36 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta hezitzailea |
Biografia aldatu
1915eko urtarrilaren 28an jaio zen Guarandan, Bolibarren, Ekuadorren. Lehen mailako ikasketak Echeandía nesken eskolan egin zituen, eta gero Quitora joan zen Manuela Cañizares izeneko irakasle eskolara. Kalifikazio bikainekin graduatu zen, eta etapa horretan poesiara lehen hurbilketak egin zituen. Bere ikasketak Manuela Cañizares de Quito ikastetxean amaitu ondoren, bere jaioterrira itzuli zen Simón Bolívar Eskolan hezitzaile lan egitera, eta Echeandía Lanbide Eskolako errektore izatera iritsi zen. Handik denbora batera, Quitora itzuli zen, Pedagogia eta Letren Goi Mailako Institutuko irakasle eta Manuela Cañizares irakasle eskolako eta Fernández Madrideko kidegoetako partaide izatera
1949an Colegio de Señoritas de Riobamba ikastetxeko errektorea izan zen. Urte berean hiriko intelektualen talde batekin elkartu zen Riobambako kultur etxea sortzeko.
Hitzaldi publikoak ematen zituen Ekuadorreko hainbat hiritan, non bere ospea hazten hasi zen; bere goraipamen ugarien artean, Ekuadorrek Uruguaiko errepublikan zuen enbaxadako kultura-laguntzaile izendatu zuten, baina ez zuen onartu.
Bere kultur lan garrantzitsuagatik Amerikako Elkarte Bakezalearen, Venezuelako Arrazako Arranoen Taldearen eta Sociedad Bolivarianaren kide izan zenean egin zituen. Eva Duarte de Perón Fundazioak berak gonbidatu zuen Buenos Airesko (Argentina) Pro Paz y Libertad Emakumeen Nazioarteko Biltzarrera.
José Reyesekin ezkondu zen hainbat urtez bizi izan ziren elkarrekin, harik eta 1951ko otsailaren 25ean bonba batek Riobamba hirian haien etxean hil zituen arte.[1]
Lanak aldatu
Bere lanen artean, hauek nabarmentzen dira:
Aintzatespenak aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b c d Ofyr Carvajal Morayma - Personajes Históricos | Enciclopedia Del Ecuador. 23 de febrero de 2016.
- ↑ Goetschel, Ana María. «Orígenes del feminismo en el Ecuador» Rebeldía.
- ↑ a b «Biblioteca Nacional del Ecuador New - Koha › Resultados de la búsqueda para 'au:"Carvajal Mariño, Morayma Ofyr, "'» biblioteca.casadelacultura.gob.ec.
- ↑ «Con un acto emotivo se conmemoró la trayectoria de 5 ilustres ecuatorianos – Correos del Ecuador EP» www.correosdelecuador.gob.ec.