Monofiletiko

Organismo-taldeez mintzatuz, ustez arbaso bera duten organismoez osatua, klado berekoak direnez osatua (polifiletikori kontrajarria)

Filogenian talde bat monofiletikoa da, talde horren barnean dauden bizidun guztiek, arbaso komun batengandik eboluzionatu badute eta arbaso horren ondorengo guztiak taldearen barnean baldin badaude.

Talde filogenetiko edo taxoiak: monofiletikoa, parafiletikoa eta polifiletikoa.

Arbaso komun berrienaren ondorengo batzuk, baina ez guztiak, baldin baditu, berriz, parafiletikoa deitzen da. Eta talde taxonomiko batek bizidunak baldin baditu, baina euren artean arbaso komunik ez badago, polifiletiko esaten zaie.

Adibidea aldatu

Uste denez, Homo generoko bizidun guztiak, Hominidae familiako amankomuneko arbaso beretik datoz. Hortaz, Homo generoa monofiletikoa da.

Beste alde batetik, Homo habilisak, Homo sapiensaren arbaso ezberdin batetatik garatu zela aurkituko balitz eta arbaso hau generoaren barnean ez balego, orduan, generoa, polifiletikoa izango litzateke. Biologoek, orohar, talde monofiletikoak nahiago dituztenetik, kasu honetan, ziuraski, generoa banatuko lukete egoera berrira egokitzeko, edo, bestela zabaldu egingo lukete, forma gehigarriak bertan sartzeko.

Beste erabilera batzuk aldatu

Hemen hartutako erabilera, Willi Hennigek sartu zuen, eta, kladistikaren arrakastatik, Sistematikotik, nagusi bihurtu du. Dena dela, taxonomo askorentzat, Ernst Mayr bezala eta berak, taxonomia ebolutiboa deitzen duen tradizioa, monofiletikoa, amankomuneko arbaso berriena, kladoko partaide den edozein talde da. Honek, talde polifiletikoak baztertzen ditu, baina ez parafiletikoak. Hau da monofiletiko bezala ulertzen dena ia mundu osoan, biologiako argitalpenetan 1990 arte gutxi gora-behera. Kontzeptuaren erabilera klasiko honetan, monofiletiko, talde holofiletiko zein talde parafiletikoei esaten zaie. Terminologia kladistikoan erabiltzen da, baina ez orokorrean, talde konbexoa hitza, gauza berari erreferentzia egiteko.

Kanpo estekak aldatu