MongoDB (ingelesetik: humongous eta DB Data Base) kode irekiko softwarea da, dokumentuetara bideratutako datu-baseak sortzeko eta kudeatzeko. NoSQL familiako datu-baseak kudeatzeko sistema da. Eskalagarria da, errendimendu handikoa eta C++ lengoaian programatua.[1]

 '
Jatorria
Sorrera-urtea2009
Argitaratze-data2009
Azken bertsioa6.0.7
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC++, Go, JavaScript, C eta Python
Irakur dezakeLinux, macOS, Microsoft Windows eta OpenBSD
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaServer Side Public License (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaMongoDB Inc. (en) Itzuli

http://www.mongodb.org/
Facebook: mongodb Twitter: MongoDB Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/mongodb/mongo

Datu-basea dokumentuetara bideratuta dago. Hala, JSON datuen antzeko formatua duten dokumentu-bildumak kudeatzen ditu. Horri esker, aplikazio askok modu naturalagoan kudea ditzakete datuak (indexazioa, kontsulta), nahiz eta horiek hierarkia konplexuetan kokatuta egon. MongoDB softwarea 2007ko urrian hasi zen garatzen 10gen (gaur egun MongoDB Inc.); kode libreko lehen bertsioa 2009ko otsailean kaleratu zen.[2] Orduz geroztik, hainbat web eta zerbitzuk ezarri dute MongoDB, hala nola Craigslist, eBay, Foursquare, SourceForge eta The New York Times egunkaria, besteak beste. NoSQL motako datu-baseen sistema ezagunena da MongoDB.[3] Ez da datuak datu-taulen bidez gordetzen dituzten datu-baseak kudeatzeko ohiko sistemak bezalakoa, plataforma anitzeko dokumentuen bidez datuak biltzeko datu-baseak konfiguratzeko sistema da MongoDB.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Hawkins, Tim; Plugge, Eelco; Membrey, Peter (September 26, 2010), The Definitive Guide to MongoDB: The NoSQL Database for Cloud and Desktop Computing (1st ed.), Apress, p. 350, ISBN 978-1-4302-3051-9

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu