Mohammed V.a Nazioarteko Aireportua

Mohammed V.a Nazioarteko Aireportua — (IATA: CMN, NAZE: GMMN; frantsesez: Aéroport International Mohammed V; arabieraz: مطار محمد الخامس الدولي‎Matar Muhammad al-Khamis ad-Dowaly) ONDA aireportu-agentzia marokoarrak kudeaturiko aireportua da. Nouasseur herrian dago, Casablancatik 30 kilometro hego-ekialdera, eta Marokoko aire-trafiko handiena jasaten duen aireportua da: 2018an 10 milioi bidaiari baino gehiago igaro ziren aireportutik.

Mohammed V.a Nazioarteko Aireportua
Aéroport international Mohammed V
مطار محمد الخامس الدولي
IATA: CMN • ICAO: GMMN Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Maroko
EskualdeaCasablanca-Settat
ProbintziaNouaceur Province
Koordenatuak33°21′50″N 7°34′55″W / 33.364°N 7.582°W / 33.364; -7.582
Map
Altitudea1.561 ft, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1959
KudeatzaileaMoroccan Airports Authority
Izenaren jatorriaMohammed V.a Marokokoa
Casablanca
Aireportua
Pistak
Norabidea Materiala Luze Zabal
17L/35RAsfalto3.720 m45 m
17R/35LAsfalto3.720 m45 m
Zerbitzu hiriaCasablanca
Webgune ofiziala

Aireportua Marokoko Royal Air Maroc airelinea nazionalaren, Royal Air Maroc Expressen eta Air Arabia Marocen hub nagusia da. Aireportuak Mohammed V.a Marokokoa erregearen omenez jasotzen du bere izena.

Historia aldatu

Aireportua, hasiera batean, Nouasseurreko Aire Base izeneko USAFeko aire-base baten kokapena izan zen. Gaur egun ere, biztanleen zati batek aireportuari "Nouasseur" esaten dio. 1950eko hamarkadaren hasieran eta erdialdean, aire-basea leku estrategikoa zen Sobietar Batasunaren aurkako balizko eraso baten aurrean alerta egoeran zeuden Estatu Batuetako Aire Armadaren bonbardatzaileentzat. Denbora batez, espazio-transbordadorearentzako larrialdiko lurreratze-lekua ere izan zen. Operazio horiek guztiak urte batzuk geroago eraman ziren Ben Guerirreko Aire Basera.

Marokoko Protektoratu Frantsesa ezegonkortu zenean, eta 1956an Marokok independentzia lortu zenean, Mohammed V.aren gobernuak USAFek Marokon zituen base guztiak bertan behera uztea nahi izan zuen, eta eskaera hori indartsuagoa egin zen AEBek 1958an Libanon egindako esku-hartzearen ondorioz. Estatu Batuek 1959an onartu zuten baseak uztea, eta 1963an gauzatu zen azkenean.

1967ko uztailaren 1ean, Ceskoslovenske Aerolinieren Ilyushin IL-18 bat, bere jatorrizko destinoan, Rabat, zegoen lainoaren ondorioz Casablancara desbideratua izan zena, 8 miliara erori zen Casablancan lurreratzeko bigarren saiakeran.

1970eko apirilaren 1ean, Royal Air Maroc-en Sud Aviation SE-210 Caravelle batek aireporturako hurbilketa jo zuen, 500 oineko altitudean kontrola galdu baitzuen. Hegazkinean zihoazen 82 pertsonetatik 21ek bakarrik lortu zuten bizirik irautea.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Fatal Events Since 1970 for Royal Air Maroc» airsafe.com 2012-6-1.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.