Mohammed el-Baradei

Mohamed ElBaradei» orritik birbideratua)

Mohammed el-Baradei (arabieraz: محمد البرادعي; Kairo, 1942ko ekainaren 17) egiptoar legelari, diplomazialari eta politikaria da. Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako (EANA) zuzendari orokorra izan zen 1997-2009 bitartean, eta Egiptoko presidenteordea 2013ko uztailetik abuztura. EANArekin batera, Bakearen Nobel Saria jaso zuen 2005ean.

Mohammed el-Baradei

Egiptoko presidenteordea

2013ko uztailaren 14a - 2013ko abuztuaren 14a
Mahmoud Mekki (en) Itzuli - baliorik ez →
Director General of the International Atomic Energy Agency (en) Itzuli

1997ko abenduaren 1a - 2009ko azaroaren 30a
Hans Blix - Yukiya Amano (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKairo1942ko ekainaren 17a (81 urte)
Herrialdea Egipto
BizilekuaAustria
Lehen hizkuntzaarabiera
Hezkuntza
HeziketaKairoko Unibertsitatea
New York University School of Law (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakingelesa
arabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria, legelaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Enplegatzailea(k)Nazio Batuen Erakundea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaConstitution Party (en) Itzuli

mohamedelbaradei.com
IMDB: nm1519752 Facebook: Elbarad3i Twitter: ElBaradei Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Abokatu familia dirudun batean jaio zen. Kairoko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu eta gutxira hasi zen diplomazia lanetan. Urte batzuetan, Egiptoko Atzerri ministerioan jardun zuen —Egipto eta Israelen arteko bake negoziazioetan, Atzerri ministerioko aholkulari berezi gisa jardun ere—, baina kanpoan zeukan gogoa, eta aurki hasi zen nazioarteko erakundeentzat lanean, New Yorken eta Genevan. Nazio Batuen Erakundeko Ikerketarako Institutuan Nazioarteko Zuzenbideko hezkuntza programaren arduradun izendatu zuten lehenbizi, eta energia gaietara egin zuen gero jauzi.[1]

1984an, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzian hasi zen, eta goraka-goraka, zuzendaritzara heldu zen hamahiru urte geroago.[1] 2002an, Iraken armagabetzea egiaztatu behar zuen NBEko ikuskatzaileen burua izan zen, Hans Blixekin batera. Haren esanetan, ez zegoen frogarik erakusteko Irakek suntsipen handiko armak zituela.[2] Hori zela-eta, Ameriketako Estatu Batuek, Britainia Handiak, Espainiak eta Portugalek sinatutako Azoreetako Deklarazioaren aurka agertu zen. 2005ean, Bakearen Nobel Saria jaso zuen, "energia nuklearra helburu militarrekin erabil zedila eragozteagatik, eta helburu baketsuekin energia nuklearra ahalik eta modu seguruenean erabil zedin bermatzeagatik".[3]

Urte luzez Egiptotik kanpo egon ondoren, 2011n Hosni Mubaraken aurkako protestetan parte hartu zuen. Mubarak erori osteko garaian, oposizioko buru ipini zen. 2012ko presidentetzarako hauteskundeetan ez zuen parte hartu: alderdi propioa sortu zuen, Konstituzioaren Alderdia, baina azken momentuan atzera egin zuen.[1] 2013ko uztailean, Mohammed Mursi presidentea eraitsi zuen estatu kolpearen ostean, presidenteorde izendatu bazuten ere, dimisioa eman zuen abuztuaren 14an, eta Vienan erbesteratu zen.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Aginte aldaketen anaia nagusia. Berria egunkaria, 2013ko uztailak 7, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-4).
  2. Sarasola, Juanma. Suntsipen handiko armen frogarik ez dagoela esan dute ikuskatzaile buruek. Euskaldunon Egunkaria, 2003ko otsailak 15, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-4).
  3. Bakearen Nobel Saria Mohamed El Baradei IAEAko buruarentzat. Berria egunkaria, 2005eko urriak 7, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-4).
  4. El Baradei llega a Viena. La Vanguardia egunkaria, 2013ko abuztuak 18, lavanguardia.com (Noiz kontsultatua: 2020-4-4).

Kanpo estekak aldatu