Missouri[1] Estatu Batuetako ibaia da, Mississippiren adarra. 3.767 kilometroko luzerarekin, Ipar Amerikako ibairik luzeena da, eta munduko ibai-sistemarik handienetan hirugarrena osatzen du Mississippirekin batera. Mendi Harritsuetatik jaisten diren Madison, Gallatin eta Jefferson erreken -bilgunean jaiotzen da, Montanan, eta Saint Louis iparraldean isurtzen da Mississippi ibaira. 1.371.010 kilometro koadroko arroa du, hots, Ipar Amerikako azaleraren seirena. Omaha eta Kansas City hiriak zeharkatzen ditu.[2]

Missouri
Missouri River (en)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera3.726 km
EponimoaMissouria (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak45°55′39″N 111°30′29″W / 45.9275°N 111.5081°W / 45.9275; -111.5081
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Montana
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.371.010 km²
Arro hidrografikoaMissouri River drainage basin (en) Itzuli
Ur-emaria2.478 m³/s
LakuakCanyon Ferry Lake (en) Itzuli
Bokalea
()
Mississippi ibaia

Izena aldatu

Ibaiak "Big Muddy" (ingelesez: Lohitze handia) edo "Dark River" (ingelesez: Ibai iluna) ezizenak ditu, lohiz uherturik egoten delako.

Geografia aldatu

Missouriren iturburua Montana hego-mendebaldeko Mendi Harritsuetan dago, Three Forks herrixkatik gertu, Madison, Gallatin eta Jefferson ibaien-bilgunean. Gero, Montana, Ipar Dakota, Hego Dakota, Nebraska, Iowa, Missouri eta Kansas estatuak zeharkatzen ditu. Azkenean Mississippi ibaira isurtzen da Saint Louisko iparraldean.

Ibaiadarrak aldatu

  • Montana estatuan
    • Jefferson River
    • Madison River
    • Gallatin River
    • Sixteen Mile Creek
    • Dearborn River
    • Smith River
    • Sun River
    • Belt Creek
    • Marias River
    • Arrow Creek
    • Judith River
    • Cow Creek
    • Musselshell River
    • Milk River
    • Redwater River
    • Poplar River
    • Big Muddy Creek
  • Ipar Dakota estatuan
    • Yellowstone River
    • Little Muddy Creek
    • Tobacco Garden Creek
    • Little Missouri River
    • Knife River
    • Heart River
    • Cannonball River
  • Hego Dakota estatuan
    • Grand River
    • Moreau River
    • Cheyenne River
    • Bad River
    • White River
  • Nebraska/Iowa estatuetan
    • Perry Creek
    • Floyd River
    • Little Sioux River
    • Soldier River
    • Boyer River
    • Mosquito Creek
    • Platte River
    • Little Nemaha River
    • Nishnabotna River

Hiri nagusiak aldatu

Nahiz eta Missouri ibaiaren arroak Ipar Amerikaren seirena hartu, haren bazterrak ez dira oso jendeztatuak eta hamar milioi pertsona baino ez dira bizi. Hauek dira ibai ertzeko hiririk handienak:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu