Miren Leanizbarrutia

Politikari jeltzalea

Miren Lore Leanizbarrutia Bizkarralegorra (1956ko urriaren 4a, Aretxabaleta, Gipuzkoa) euskal herritar abokatu eta politikaria da.

Miren Leanizbarrutia


Espainiako senataria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiren Lore Leanizbarrutia Bizkarralegorra
JaiotzaAretxabaleta1956ko urriaren 4a (67 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

EAJko kidea, bere ibilbidean Oiartzungo alkatea (1991-1995), Gipuzkoako Batzar Nagusietako kidea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria (1999-2003) eta Espainiako Senatuko kidea 2008ko eta 2011ko hauteskunde orokorretan.

2011ko urtarrilaren 18an Espainiako Senatuan Miren Leanizbarrutiak galizieraz Galiziako Alderdi Popularrekoa den María Jesús Sáinz galiziar senatariak aurretik osorik gaztelaniaz egin zuen partehartzeari erantzun zion (Sáinzek galizieraz egiteko aukera ere bazuelarik, Estatuko hizkuntza koofizialen erabilera estreinekoz baimendua baitzegoen). Berez, Leanizbarrutiak ia bere erantzun osoa euskaraz eman zuen, baina tartean Sáinzi galizieraz esaldi hau aipatu zion:[1]

« É unha pena que vostede sexa galega e non faga uso da lingua na que Rosalía escribiu tan fermosos versos.
"Zeu galiziarra izanik Rosalíak hain bertso ederrak idazteko erabili zuen hizkuntzaz ez baliatzea pena da.
»

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu