Mirari Sagarzazu

Ilustratzailea, artisaua, bertsolaria

Mirari Sagarzazu Sacristán (Oñati, Gipuzkoa, ) artisaua eta artista da, ilustratzailea. Bertsozale Elkarteko irakaslea ere bada.[1]

Mirari Sagarzazu

Bizitza
JaiotzaOñati
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea, artisaua eta bertsolaria

LinkedIn: mirari-sagarzazu-57b73342 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Batxilergo artistikoa egin zuen Ignacio Zuloaga institutuan, ondoren Arte Ederrak eta azkenik doktoratu egin zen Euskal Herriko Unibertsitatean,[2]Bere tesiaren izenburua: ¿Por qué pinto así? La expresión plástica y artística en adolescentes con Síndrome de Asperger, Autismo de Alto Funcionamiento y/o Trastornos del Espectro Autista.[3]Etxekoen babesa izan du bidean, etxean beti bultzatu baita sormena.

Lan ibilbidea aldatu

Ilustratzaile da lanbidez eta bere ilustrazioak beste euskarri batzuetara eramaten ditu.

  • Haurrentzako kamisetak eskuz margotu izan ditu.
  • Haurren ipuinak ilustratu ditu argitaletxe zein erakunde desberdinentzako, eta baita material didaktiko eta webguneren bat ere.
  • Ilustratzailea izateaz gain, bertsozale elkarteko irakaslea ere bada eta bertso saioetan jai-jartzaile ere jardun du.[4]
  • 2022an Appa Hi!, hika ikasteko Oñatin sortu zuen aplikaziorako marrazkiak egin zituen.[5]
  • 2022an Hitakoa berreskuratzeko eta bultzatzeko Oñatin abian duten Ingo Xonau programari buruzkoak azaldu zituen ETBko Hitzetik Hortzera saioan.[6]
  • Hurretik Oñati alkarregaz ezaguketako proiektuko marrazkiak egin zituen.[7]

Zaletasunen artean bidaiatzea du gustuko, gauza berriak ikustea, pelikulak ikustea , irakurtzea edota paseatzea.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Dominguez, Anabel. (2017-09-26). «“Eskuz egindako lanari eta sormenari dagokien garrantzia eman behar zaie”» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
  2. Autoreak – amesgile argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
  3. Mirari Sagarzazuren tesia. .
  4. «La apertura de las sidrerías y Mañukorta, en 'Hitzetik Hortzera'» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
  5. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-12-05). «Appa Hi!, hika ikasteko aplikazioa sortu dute» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
  6. «El tuteo en el bertsolarismo, esta semana en "Hitzetik Hortzera"» EITB 2022-01-07 (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
  7. «www.hurretik.eus» www.hurretik.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).

Kanpo estekak aldatu