Miramongo anfiteatroa

Anfiteatro gaikidea Donostian

Miramongo anfiteatro edo teatroa Donostiako Miramon parkean dagoen aire irekiko antzoki edo anfiteatro garaikide bat da. Oharrak idazten diren arren bere etimologia zuzenaz (anfiteatro klasikoak biribilak eta bi aldetakoak zirenez hala nola Koliseoa),[1] Donostiako Udalak[2] eta donostiarrek anfiteatro deitzen diote.[3]

Miramongo anfiteatroa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°17′37″N 1°59′24″W / 43.29368825°N 1.98996749°W / 43.29368825; -1.98996749
Map
Historia eta erabilera
Edukiera3.200

Ezaugarriak aldatu

1990eko hamarkadaren amaieran eraiki zen. Miramongo inguruan Donostian, Katxola baserritik gertu. Inguruko urbanizazio lanek malda baten egonkortzea eskatzen zuten, eta porlanezko egitura soila baino gauza sortzaileagoa egitea erabaki zen, harmaila batzuk antzeztoki biribil batzuetara zuzenduta. Harmailek 3.200 lagunentzako egitura dute; harmailek 16 metroko altuera hartzen dute, eta antzeztokiak 20 metroko diametroa du.[4]

Tarteka eman zaio erabilpenik 21. mendearen hasieran, baina oso gutxi, eta azpi-erabilpen horri buruzko galderak zuzendu izan zaizkio Donostiako Udalari. Erabilera eskaserako arrazoien artean, ez duela estalkirik batere, irismena zaila duela (eta irisgarritasuna, oso okerra), eta elektrizitate hornidura ez dela egokia.[4] Hala ere, mantentze askorik ez behar ez duen azpiegitura da, eta Miramongo parkera bisita eginez gero, atsedenleku eta begiraleku atsegin bat da anfiteatroa.

Erreferentziak aldatu

  1. «El (mal llamado anfi)teatro de Miramon» Pedradas (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  2. «Basoka musika jaialdia: Miramongo anfiteatroa. Irailak 5» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  3. (Gaztelaniaz) «El bosque de Miramón. Un espacio natural en Donostia, ideal para ir en familia» Gabarroia 2018-01-09 (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  4. a b (Gaztelaniaz) «El teatro de Miramon sigue sin encontrar la fórmula» El Diario Vasco 2018-11-10 (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).

Kanpo estekak aldatu