BMWren Miniak, bere inspirazioa Mini originalengandik hartzen du, Frank Stephenson-ek diseinaturikoan, alegia. Gaur egun, BMWren MINI empresa fabrikatzen dau.Auto hori British Motor Corporation-ek atera zuen 1959an, eta 2000-ra arte ekoiztu zen, noiz bere produkzioa amaitu zen. Bere izen originala, Mini zen (minuskula erabiliz), gaurkoarengandik bereizi nahien, berriak MINI duelako izena.

MINI
EkoizleaBMW
MarkaMini
Ekoizpen urteak2001-egun
AurrekariaMini
SegmentuaTurismo
Karrozeria3 ateko hatchback
2 ateko kabriolet
4 ateko familiarra
Luzera3.620 milimetro
HarremanakMini Countryman
DiseinatzaileaFrank Stephenson

1999an, eta 5 urteko fusio baten ondoren, BMW Rover-engandik banatu zen, eta Mini-a ateratzeko eskubidea eskuratu zuen. Hasieran, Rover-ek auto ekonomiko bat ateratzea nahi zuen, baina BMW-ren asmoak oso ezberdinak ziren; izan ere auto txiki baina deportibo bat atera nahi zuen, hain zuzen ere. Horregatik, Rover-en planak aldarazi zituen. Hortik aurrera, bi markak banatu eta gero, BMW-k atera zuen autoa, berak nahi zuen moduan. Bere jatorria, Ingalaterra, mantendu zuen, baina bere Oxford-eko faktoriara eraman zuen.

2001etik 2006ra arte BMW-k lau modelo atera zituen: “Mini One” basikoa, “Mini One D” diesela, “Mini Cooper”-ra eta “Mini Cooper S”-a. 2005an, katalogoari gehitu zioten deskapotable egiteko aukera.

2006ko azaroan MINI-aren bigarren bertsioa atera zuten. Modeloak ia-ia berberak izan ziren (One, Cooper eta Cooper S), baina “Cooper D”-k ordezkatu zuen “One D”-a. Apurtxo geroago, “Clubman” modeloa atera zuten, zeinek autoaren alde batean bi ate zeuzkan, beste MINIak baino ate bat gehiago hain zuzen.


Kanpo estekak aldatu