Mimetismoa inguruan dituzten beste izaki batzuen kolorea edo itxura hartu, jokabidea, hotsa edo usaina imitatu eta kokapen berean egoteko animalia eta landare batzuen ahalmena da, harraparien erasoetatik babestea edo erasoa arrakastatsua lortzeko helburuak dituena[1]. Adibidez, liztor arriskutsuen itxura hartzen dute lepidoptero, diptero eta koleoptero zenbaitek. Batzuetan espezie imitatzailearen mimetismoak abantailak ekarri ere egiten dizkio espezie modelo edo imitatuari.

Henry Walter Bates-en argazki-plaka (1862), Dismorphia espezie batzuen (lehenengo eta hirugarren lerroak) eta Ithomiini espezie batzuen (bigarren eta laugarren lerroak) arteko mimetismo batesiarra erakusten.
Ctenomorphodes chronus intsektuaren eta eukaliptoaren adar baten arteko mimetismoa.

Sarritan, mimetismoak babes funtzioa du, mimetismoa garatzen duen animalia erabat ohartezin bilakatzen baita harraparientzat. Mimetismoaren helburua habitat berean bizi diren animalien zentzumenak engainatzea da, batez ere harraparien zentzumenak.

Mimetismoaren kasu ezagunenek ikusmen-pertzepzioari eragiten diote, baina badira entzumen- usaimen- edo ukimen-mimetismo kasuak ere.

Mimetismo motak aldatu

Sailkapena aldatu

Mimetismo mota asko deskribatu dira. Forma ezberdinen arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak azaltzen dira ondoren. Sailkapena, askotan, funtzio mimikoetan oinarritzen da (adibidez, kaltea saihestea). Kasu batzuk mota bat baino gehiagotan sar daitezke, adibidez, automimetismoa eta mimetismo erasokorra ez dira elkarrekiko baztertzaileak, batek modeloaren eta imitatzailearen arteko espezie-erlazioa deskribatzen duelako, eta besteak, berriz, imitatzailearen funtzioa deskribatzen duelako (janaria lortzea). Terminologia ere eztabaidatu da, eta hau argitzeko ahaleginek termino berriak sartzea ekarri dute. “Maskarada” hitza, batzuetan, modeloa bizigabea denean erabiltzen da, baina, zentzu hertsian, "kripsi"-tik ezberdina da, seinale-hartzailearen erantzun potentzialagatik.[2] Kripsi-an, hartzaileak ez duela erantzuten suposatzen da, baina maskarada motan hartzailearen ezagutza-sistema nahasten du, bestela adierazlea bilatuko lukeena. Beste mimetismo motetan, seinalea ez du hartzailearen sentsore-sistemak iragazten.[3] Hauek ez dira elkarrekiko baztertzaileak, eta liztor moduko itxuraren eboluzioan argudiatu da intsektuek liztor maskaradunak izatera eboluzionatu dutela liztor harrapariek elkarri erasotzen ez diotelako, eta antzekotasun mimetiko horrek harrapari ornodunei eraso egiteko asmoa kentzen dielako.[4]

Mimetismo defentsiboa aldatu

 
Macroxiphus sp matxinsaltoak inurri bat imitatzen du.

Mimetismo defentsiboa edo babeseko mimetismoa ematen da organismoak topaketa kaltegarriak saihesteko gai direnean, etsaiak engainatuz beste zerbait direla sinetsaraziz.

Hemen aztertutako hiru kasu hauek kolorazio ohartarazleari esker babestutako animaliek dakartzate:

  • Mimetismo batesiarra, non imitatzaile kaltegabe batek animalia arriskutsu bat imitatzen duen.
  • Mimetismo müllertarra, non bi espezie kaltegarrik (edo gehiagok) kaltegarritzat agertzeko seinaleak partekatzen dituzten.
  • Mimetismo mertensiarra, non imitatzaile hilgarri batek arrisku gutxiago duen baina oraindik kaltegarria den organismo baten antza duen.
  • Mimetismo vaviloviarra, non belar txarrak uztaren antza duten, gizakiak, tartean sartuta, hautespen lana egin dutelako.

Mimetismo batesiarra aldatu

 
Hierococcyx varius kukulidoak haren harrapakari bat imitatzen du, Shrikra gabiraia.[5]

Batesiar mimetismoan imitatzaileak modeloaren ezaugarriak partekatzen ditu, baina ez du harraparien aurrean probetxugabea bihurtzen duen ezaugarririk (adibidez, zapore txarra). Bestela esanda, imitatzaile batesiar bat otso-larruan dagoen ardi bat da. Bere izena Henry Walter Bates naturalista ingelesarengandik jasoa du, zeinen Amazoniako ohian-tropikalen tximeletei buruzko lana (The Naturalist on the River Amazons izeneko liburuan deskribatuta) ikerketa arlo honetan aitzindari izan zen.[6][7] Harrapakariek ez dituzte imitatzaileak hain erraz aurkitzen beren ereduarekiko proportzio baxuan daudenean. Fenomeno honi frekuentzia negatiboaren menpeko selekzioa esaten zaio, eta mimetismo forma gehienetan aplikatzen da. Mimetismo batesiarra bakarrik manten daiteke eredua jatearen kalteak imitatzailea jatearen onura gainditzen badu. Ikastearen izaerak imitatzaileen aldera egiten du; izan ere, eredu batekin lehen esperientzia txarra duen harrapariak bere itxura duen edozer saihesteko joera du, eta ez du esperientzia hori berehala berraztertzen gezurrezkoa ote zen ikusteko. Hala ere, imitatzaileak ereduak baino ugariago bihurtzen badira, harrapari gazte batek imitatzailearekin lehen esperientzia izateko probabilitatea areagotu egiten da. Beraz, sistema hauek egonkorragoak dira biak eredua eta imitatzailea dauden tokian, eta eredua mimoa baino ugariagoa den tokian.[8]

 
Intsektu askok, esate baterako Syrphidae familiako dipteroek edo Clytus arietis kakalardoak, liztorren imitatzaile batesiarrak dira.

Lepidoptera ordenako imitatzaile batesiar asko daude. Consul fabius eta Eresia eunice-k zapore nazkagarriko Heliconius tximeletak imitatzen dituzte, hala nola H. ismenius.[9] Limenitis arthemis-ek pozoitsua den Battus philenor imitatzen dute. Hainbat sits jangarriak klik ultrasonikoak eragiten dituzte sits tigre jangaitza imitatzeko.[10] Thaumoctopus generoko olagarroak (olagarro imitatzailea) haien gorputz forma eta kolorazioa nahita aldatzeko gai dira itsas suge edo lehoi-arrain arriskutsuen antza hartzeko.[11] Amazonian, Dryocopus galeatus okila, Brasil, Paraguai eta Argentinako oihan Atlantikoetan bizi dena, beste bi okil handiagoen antzeko gandor gorri, bizkarralde beltza, eta azpiko alde marraduna imitatzen du (Dryocopus lineatus eta Campephilus robustus), zeinek D. galeatus okilan erasoak gutxitzen duena.[12] Mimetismo batesiarra landare-erreinuan ematen da ere, hala nola Boquila generoko igokariak, bere hostoen forma eta kolorea igotzen ari den landarearena berdintzeko moldatzen duena, halako moldez non haren hosto goxoek hain desiragarriak ez diren hostoak diruditen.[13]

Mimetismo müllertarra aldatu

 
Mendebaldeko Hemisferioaren tropikoetan bizi diren Heliconius tximeletak mimetismo müllertarraren eredu klasikoak dira.[5]

Mimetismo mülertarrak, Fritz Müller naturalista alemaniarraren omenez izendatua, bi espezie edo gehiagok antzeko abisu edo seinale aposematikoak dituzten egoera bat deskribatzen du, biek benetako antipredazio ezaugarriak partekatzen dituztenean (adibidez, jangaitza izatea). Hasieran, Batesek ezin zuen azaldu zergatia — biak berez kaltegarriak badira, zergatik imitatu behar luke batak bestea? Müllerrek fenomeno honen lehen azalpena eta eredu matematikoa aurkeztu zuen: harrapari komun batek bi espezie nahasten baditu, espezie horietako banakoek bizirauteko aukera handiagoa dute.[14][15] Mimetismo mota hau berezia da hainbat aldetan. Lehenik, imitatzaileak eta ereduak elkarrekintzatik onura ateratzen dute, mutualismotzat har daitekeena. Sistema hau seinalearen hartzailearentzat ere onuragarria da, nahiz eta espezieen identitateari buruz engainatua izan, patroia orokortuz topaketa kaltegarriak saihestu ahal baititu. Bestalde, mimetismo batesiarran argia den imitatzailearen eta ereduaren arteko bereizketa lausotzen da. Espezie bat urria eta beste bat ugaria denean, espezie urria imitatzailea dela esan daiteke. Hala ere, biak kantitate berdinetan ematen direnean, elkarrekiko mimetismoaz hitz egiteak zentzu handiagoa du espezie "imitatzaile" eta "eredu"-en seinaleek konbergentziara jotzen dutelako.[16] Bestalde, espezie imitatzaileak kaltegabe izatetik biziki kaltegarria izatera pasatzeko prozesu etengabe bat jarrai dezake, mimetismo batesiarra müleriarra bihurtzen duena azkenean.[17][18]

 
Mimetismo batesiar eta müllertarren arteko konparazioa, sirfido, liztor eta erle batekin erakutsita.

Monarka tximeletak (Danaus plexippus) tximeleta erregeordearekin (Limenitis archippus) konplexu mülleriar bat eratzen du kolorazio patroiak partekatzean. Erregeordeak kolorazio desberdineko azpiespezieak ditu, bakoitza bertako Danaus generoko espeziearekin bat datorrena. Adibidez, Floridan tximeleta erregeordeak tximeleta erregina imitatzen du; Mexikon, aldiz, erregeordea tximeleta soldaduaren antzekoa da. Erregeordea, beraz, hiru bikote mülleriar ezberdinetan nahasia dago.[19] Adibide hau aspaldi uste izan zen Batesiarra dela, erregeordeak monarka imitatzen duela, baina erregeordea monarka baino jangaitzagoa da.[20] Apheloria eta Brachoria (Xystodesmidae) generoetako gutxienez zazpi milazango espeziek mimetismo müleriarraren eraztun bat osatzen dute Ameriketako Estatu Batuen ekialdean, non harreman gabeko espezie polimorfoek antzeko kolore-ereduetan bat etortzen diren.[21]

Mimetismo emsleyarra/mertensiarra aldatu

 
Texas-ko koral-sugea (Micrurus tener), hilgarria, imitatzaile emsleyarra/mertensiarra.

Mimetismo emsleyarra edo mertensiarra, harrapakin hilgarri batek hain arriskutsua ez den espezie bat imitatzen duen ezohiko kasua deskribatzen du.[22] M. G. Emsley-ek proposatu zuen harrapari batek animalia aposematiko oso arriskutsu bat, hala nola suge korala, saihestea ikasi ahal duen azalpen posible gisa, animalia horrek harrapakaria erraz hilko lukeelako.[23] Teoria Wolfgang Wickler alemaniar biologoak garatu zuen, Robert Mertens herpetologo alemaniarraren omenez izendatu zuena.[24][25][26][27]

 
Mexikoko esne-sugea (Lampropeltis triangulum annulata), kaltegabea, imitatzaile batesiarra.

Egoera ezohikoa da, normalean espezierik kaltegarriena izaten baita modeloa. Baina harrapari bat suge hilgarri batekin topo egitean hiltzen bada, ez du sugearen abisu seinaleak ezagutzen ikasteko aukerarik. Beraz, suge hilgarri bat aposematikoa izateak ez lioke abantailarik sortuko ez sugeari ezta harrapariari ere: eraso egiten dion edozein harrapari hil egingo litzateke harrapakin hilgarria saihesten ikasi baino lehen, eta horrela hobe litzateke sugea kamuflatua izatea, erasoak saihestekotan. Baina harrapariak ohartarazpen koloreak zituen suge ez hilgarri bat saihesten lehenago ikasiko balu, orduan espezie hilgarriak probetxu atera liezaioke (hots, eraso gutxiago jasango lituzke) arrisku txikiagoko sugea imitatuz.[26][27]

Esne-sugearen azpiespezie kaltegabe batzuk (Lampropeltis triangulum), neurrian toxikoak diren suge koral aizunak (Erythrolam generoa), eta hilgarriak diren suge koralak (Micrurus generoa) partekatzen dute gorputz gorri bat lerro beltz eta hori edo zuriekin. Sistema honetan, esne-sugeak eta suge koralak imitatzaileak dira, suge koral aizunak, berriz, ereduak.[23]

Mimetismo wasmanniarra aldatu

Mimetismo wasmaniarrean, imitatzaileak habia edo kolonia batean bizi den banakoa hartzen du eredutzat, koloniaren barruan bizi ahal izateko. Hemengo modelo gehienak inurriak, termitak, erleak eta liztorrak bezalako gizarte-intsektuak dira.[28]

Mimetismo vaviloviarra aldatu

 
Zekalea bigarren mailako uzta da, jatorriz gariaren imitatzailea izan dena.

Mimetismo vaviloviarra landare kultibatu baten ezaugarriak hautespen artifizialaren bidez partekatzen dituzten belar gaiztoetan aurkitzen da.[22] Izena Nikolai Vavilov botanikari eta genetikari errusiarragandik jaso du.[29] Belar txarraren aurkako hautaketa gerta daiteke, edo belarra eskuz hilez, edo haizatuz.

Mimetismo vaviloviarra gizakien nahigabeko hautespenaren adibidea da. Jorratzaileek ez dituzte belar txarren haziak aukeratu nahi, baina zaila da hori saihestea, ezinbestean gero eta antzekoagoak bihurtzen baitira. Izan ere, jorratzaileek interesatzen zaizkien landareen ezberdinak baztertu eta haien ondorengotza oztopatuz, zeharka antzekoen biziraupena bultzatzen dute. Adibidez, Echinochloa oryzoides, arroz-soroetako belar bat da, eta arrozaren itxura du; bere haziak, sarritan, arrozenekin nahasten dira, eta mimetismo vaviloviarraren ondorioz hauek bereiztea zaildu da belaunaldiz belaunaldi.[30]

Mimetismo vaviloviarra defentsibo gisa sailka daiteke, belar imitatzaileak espezie babestu baten antza hartzen baitu. Horrek mimetismo batesiarrarekiko antzekotasun handia du, belarrak ez baititu partekatzen ereduari bere babesa ematen dioten propietateak (gizakiarentzat jangarri izatea, adibidez), eta bere presentziak eredua eta ustiatzaileak (kasu honetan uzta eta nekazariak) kaltetzen baititu. Baina badira desberdintasun gako batzuk; mimetismo batesiarrean, modeloa eta seinale-hartzailea etsaiak dira (harrapariak espezie imitatzailea jango luke, ahal balu), eta hemen, aldiz, uzta eta bere giza hazleak harreman mutualistan daude: gizakiak uzta jan arren, hura babesten eta hedatzen dute. Izan ere, uztaren "babes" bakarra gizakiek ematen dioten garrantzia da. Bestalde, belarra ez da jaten, suntsitu baizik. Belarra hiltzeko motibazio bakarra uztari onura ematea da. Azkenik, mimetismo mota hau ez da gertatzen gizakirik gabeko ekosistemetan.

Mimetismo gilbetiarra aldatu

Mimetismo gilbertiarrak bi espezie baino ez ditu barne hartzen. Anfitrioi potentzialak (edo harrapakinak) bere bizkarroia (edo harrapakaria) uxatzen du hura imitatuz, anfitrioi-bizkarroi mimetismo erasokorraren alderantzizkoa. Izena Lawrence E. Gilbert ekologista estatubatuarragandik jasoa du.[31]

Passiflora generoko landareetan ematen da mimetismo gilbertiarra. Landare honen hostoek toxinak dituzte, animalia belarjaleak uxatzen dituztenak. Hala ere, Heliconius tximeleta-larba batzuek toxina hauek apurtzen dituzten entzimak garatu dituzte, genero honetan espezializatzea ahalbidetuz. Honek hautespen presio gehiago eragin die anfitrioietako landareei, hauek Heliconius-en arrautza helduak imitatzen dituzten estipulak garatzeraino. Tximeleta hauek jadanik arrautzak dauden lekuetan ez erruteko joera dute, beldarren arteko lehia intraespezifikoa saihesteko; hosto hutsetan daudenek bizirauteko aukera gehiago baitituzte. Heliconius larba gehienak kanibalak dira, hau da, arrautza helduagoetatik ateratako beldarrek beste beldar gazteagoak jaten dituzte. Horrela, badirudi horrelako landareek arrautza-formako estipulak garatu dituztela tximeleta mota horiek bertan arrautzak ez jartzeko. Gainera, bertan nektarra metatzen da, eta beldarren harrapariak erakartzen dituzte (inurriak eta liztorrak, esate baterako), defentsa gehigarri gisa.[32]

Mimetismo broweriarra aldatu

 
Monarka tximeletaren beldarrek, hemen elikatzen ikusten dena, toxizitate aldakorra izan dezakete haien dietaren arabera.

Mimetismo broweriarra, Lincoln P. Brower eta Jane Van Zandt Browerren omenez izendatua, automimetismo mota bat da, non eredua imitatzailearen espezie berekoa den.[22][33][34] Hau mimetismo batesiarraren analogoa da, baina espezie bakar baten barruan, eta populazio baten barnean palatabilitate espektro bat dagoenean gertatzen da. Adibidez, tximeleta monarka eta erregina (Danainae subfamiliakoak), toxikotasun aldakorreko kotoi-landerez elikatzen direnak. Espezie hauek beren landare ostalaritik toxinak gordetzen dituzte, helduaroan ere mantentzen direnak (imagoak direnean). Toxina mailak larba-faseko dietaren arabera aldatzen direnez, banako batzuk beste batzuk baino toxikoagoak dira. Organismo jangarriagoek, beraz, banako arriskutsuagoak imitatzen dituzte, antzekotasuna jada definiturik.

Hala ere, hori ez da beti horrela. Sexu dimorfismoa duten espezietan, sexu bat bestea baino arriskutsuagoa izan daiteke, eta sexu babesgabeagoak bestea imita dezake. Aukera honen froga Gabongo tximu baten jokabideak ematen du, Anaphe generoko sits arrak erregulartasunez jan arren berehala utzi ziolako hori egiteari, espezie hartako eme kaltegarri bat dastatu zuelarik.[35]

Mimetismo erasokorra aldatu

Harrapariak aldatu

Kobonga oxleyi txitxarraren deia eta Chlorobalius leucoviridis matxinsaltoaren erantzun klik-ak.
Pauropsalta sp. txitxarraren deia eta Chlorobalius leucoviridis matxinsaltoaren erantzun klik-ak.

Mimetismo erasokorra espezie kaltegabe baten ezaugarrietako batzuk partekatzen dituzten harrapari edo bizkarroietan aurkitzen da, beren harrapakin edo anfitrioiek antzematea ekiditen dutelarik; hori ardi-larruan dagoen otsoaren istorioarekin konpara daiteke, engainu kontzienterik ez dagoela ulertzen den bitartean. Imitatzaileak harrapakinaren edo anfitrioiaren beraren antza izan dezake, edo seinale-hartzailearekiko neutrala edo onuragarria den beste organismo batena. Mota honetan, mimetismoaren ereduari negatiboki edo positiboki eragin diezaioke, baita inolako eraginik sortu ez ere. Bizkarroiak harrapari gisa har daitezkeen moduan, anfitrioi-parasitoen mimetismoa erasokorraren azpimota bat bezala har daiteke.[36]

 
Galapago uharteetako iguana.

Imitatzaileak esanahi berezia izan dezake harrapakinarentzat. Horrelako kasu bat armiarmak dira, horien artean mimetismo erasokorra harrapakina erakartzeko eta aldi berean armiarmaren harrapariak ezkutuan hurbiltzean oharkabean geratzeko oso ohikoa baita.[37] Honen kasu bat Nephila clavipes da, zeinek urre-koloreko sareak ehuntzen baitituzte leku argitsuetan. Esperimentu batzuek erakusten dute erleak armiarma-sareak arriskuarekin lotzeko gai direla pigmentu horia bertan ez dagoenean, hain ondo ez argiztaturiko eremuetan gertatzen den bezala, non sarea ikustea askoz zailagoa den. Beste kolore batzuk ere ikasiak eta saihestuak izan ziren, baina erleek ez ziruditen gai kolore horia arriskuarekin eraginkortasunez lotzeko. Horia, hala ere, nektar lore askoren kolorea da, eta beraz, kolore hori saihestea estrategia kaltegarria litzateke erleentzat. Beste mimetismo modu bat ez da kolorean oinarritzen, patroietan baizik. Argiope argentata bezalako espezieek patroi nabarmenak erabiltzen dituzte haien sareen erdialdean, sigi-sagak adibidez. Hauek argi ultramorea isla dezakete, eta nektar gida izenez ezagutzen diren lore askotan ikusten den eredua imitatzen dute. Armiarmek sarea egunero aldatzen dute, eta hau erleek sareen patroiak gogoratzeko duten gaitasunagatik azal daiteke. Erleak patroi jakin bat kokapen espazial batekin erlazionatzeko gai dira, hau da, armiarmak patroi berri bat aldiro ehundu behar du harrapaketak murritz ez dakizkion.[38]

Beste kasu bat da arrak eme sexualki harkor batengana erakarrita daudenean. Egoera honetan, eredua imitatzailearen espezie berekoa da. 1960ko hamarkadan hasita, James E. Lloydek Photuris generoko ipurtargi emeei buruz egindako ikerketak agerian utzi zuen Photuris-ekoak Photinus generoko emeek estalketa-seinale gisa erabiltzen dituzten argi-seinale berberak emititzen dituztela.[39] Ikerketa gehiagok aurkitu zuten hainbat generotako arrak erakartzen dituztela "femme fatale" hauek, eta ondoren hauek harrapatu eta jaten dituztela. Emeen seinaleak arrak hartutakoetan oinarritzen dira, beraz, eme bakoitzak seinale errepertorio bat du, dagokion espezieko emearen maiztasun eta iraupenarekin bat datorrena. Mimetismo honek agian eboluzionatu egin du, aurrez estalketarako ez ziren seinaleak harraparitzarako moldatuz.[40]

 
Chlorobalius leucoviridis matxinsaltoa, txitxarren imitatzaile erasokor akustikoa.

Australiaren barrualdeko Chlorobalus leucoviridis matxinsaltoak Cicadettini tribuko txitxar arrak erakartzeko gai dira, emeen estalketa seinaleak imitatuz. Mimetismo erasokor akustikoaren adibide hau Photuris ipurtargi kasuaren antzekoa da, harrapariaren seinale-tartea nabarmenki aldakorra delako. Esperimentuak frogatu dute C. leucoviridis kapaz dela hainbat txitxar espezieen arrak erakartzeko, baita beste kontinenteetakoak ere, estalketa-seinaleak espeziearekiko espezifikoak izan arren.[41]

Landare haragijale batzuk ere mimetismoaren bidez haien harrapaketa erradioa handitzeko gai izan daitezke.[42]

Baina ezkutatzea ez da ezinbesteko baldintza, harrapari batek harraparitzat ez hartzeagatik soilik abantaila esanguratsua eskura baitezake. Espezie sinbionte mutualista baten antza izan dezakete, edo harrapakinarentzat garrantzi gutxiago duen espezie batena.

 
Bi Labroides dimidiatus Epinephelus tukula bat garbitzen.

Azken kasu hau arrain garbitzaileena eta haien espezie imitatzaile batena da, nahiz eta eredu honetan imitatzaileak desabantailak dakarzkio ereduari. Arrain garbitzaileak beste espezie askoren aliatuak dira, bizkarroiak eta azal hila jaten uzten dietenak. Batzuek garbitzaileari beren gorputzaren barrutik bizkarroi horiek ehizatzen uzten diote. Hala ere, garbitzaile mota bat, Labroides dimidiatus, espezie mimetiko baten eredua da, Aspidontus taeniatus-ena. Arrain hauek Ozeano Indiko eta Bareko koralezko uharrietan bizi dira, eta beste arrainek garbitzailea ezagutzean garbitzeko "baimena" ematen diote. Haren imitatzailea, blenido espezie bat, tamaina eta kolorea imitatzeaz gain garbitzailearen "dantza" ere imitatzeko gai da. Garbiketa bila dabilen arraina hurbildu eta gelditzen denean, imitatzaileak hozka egiten dio, haragi zati bat erauziz eta berehala ihes eginez. Arrainek, modu honetan, laster ikasten dute mimoa eta eredua bereizten, baina bien arteko antzekotasuna handia denez, askoz zuhurrago jokatzen dute ereduarekin ere, eta beraz imitatzaileari abantaila ekartzeaz gain eredua kaltetzen duela esan daiteke. Biktimek etsaia eta laguntzailea bereizteko duten gaitasuna dela eta, blenidoek antzekotasun handia garatu dute, eskualde mailako xehetasunak islatzeraino.[43]

Bizkarroiak aldatu

 
Errunaldi bizkarroien mimetismoa: Kuku heldu batek gabirai arrunt bat imitatzen du, txori txikiak uxatzeko eta haien habietan arrautzak erruteko denbora izateko.

Bizkarroiak ere mimiko erasokorrak izan daitezke, nahiz eta, aurrekoen aldean, egoera pixka bat ezberdina izan. Harrapakari batzuek badute harrapakina erakartzeko ezaugarriren bat; bizkarroiek, gainera, harraparien harrapakin naturalak imitatzen dituzte, eta harrapariek jaten dituztenean, ostalarian sartzeko bide bat dute. Leucochloridium espezieko kideak, platelminto generokoak, kantu-txorien digestio-aparatuan hazten dira, eta haien arrautzak txorien gorozkietan agertzen dira. Orduan, Succinea-k jaten ditu, lehorreko barraskilo batek. Arrautzak bitarteko ostalari horretan garatzen dira, eta ondoren txori egoki bat aurkitu behar dute heltzeko. Txoriek normalki barraskilorik jaten ez dutenez, platelmintoak beste estrategia bat du bere anfitrioiaren esteetara iristeko. Kolore bizikoak dira eta taupadaka mugitzen dira. Beraz, barraskiloaren begian taupadaka hasten dira, beldar itxura gogoraraziz eta hegazti baten janari ukaezin bihurtuz.[44][45] Horrela, ostalarien arteko tartea gainditu ahal izango du, bere bizi-zikloa jarraituz.[24] Nematodo batek (Myrmeconema neotropicum) Cephalotes atratus inurri langileen abdomenaren kolorea aldatzen du, Hyeronima alchorneoidesen fruitu helduen itxura har dezaten. Inurriaren portaera ere aldatzen du, gasterra (atzealdea) altxaraziz. Honek txoriek inurria jateko aukerak areagotzen ditu. Txorien gorozkiak beste inurri batzuek biltzen dituzte eta beren kolonia elikatzeko, horrela nematodoa zabaltzen lagunduz.[46]

 
Arrautzen mimetismoa: kukuen arrautzek (handienak) txori ostalari askoren arrautzak imitatzen dituzte, kasu honetan lezkari arruntarenak.

Ezohiko kasu batean, Meloe generoko kakalardo batzuen larba planidioek talde bat osatzen dute eta bere erle espezie anfitrioiaren sexu erakarlea imitatzen duen feromona sortzen dute. Erle ar bat iristen denean eta larba masarekin elkartzen denean, bere abdomenera igotzen dira. Handik erle eme batera pasatzen dira, eta handik erle habiara haien larbak parasitatzeko.[47]

Ostalari-bizkarroi mimetismoa bizkarroi batek bere anfitrioi propioa imitatzen duen sistema bat da. Kukuak dira errunaldi-parasitismoaren adibide kanonikoa, non parasitatzaileak beste espezie baten habian uzten dituen bere arrautzak. Beste espezieko gurasoak zaindu eta elikatzen ditu parasitatzailearen arraultzak, prozesuan ama biologikoaren inbertsio parentala murriztuz. Parasitatzailearen arrautzek ostalariarenak imitatzeko gaitasuna da gakoa. Ostalari desberdinei moldatzeko gaitasuna emeen aldetik heredatzen da. Errunaldi-parasitismo intraespezifikoko kasuak ere badira, non eme batek espezie kideko habia batean erruten duen, murgilari urrebegian (Bucephala clangula) [48] ageri den bezala, baina ez da mimetismotzat hartzen. Beste mekanismo bat mimetismo kimikoa da, Phengaris rebeli tximeleta bizkarroian ikus daitekeena. Tximeleta horrek Myrmica schencki inurria parasitatzen du, koloniak tximeletaren larbak babestera eta elikatzera bultzatuz. Horretarako engainu kimikoa erabiltzen du tximeletak, eta inurriei tximeletaren larbak haienak direla sinestarazten die, habian zuzenean sartzea ahalbidetzeko.[49] Erlastar bizkarroiak (Bombus) haien ostalaria imitatzen dute, kasualitateak azal dezakeena baino baino askoz hobeto imitatu ere. Hala ere, hori mimetismo mülleriar gisa har daiteke.[50]

Ugal-mimetismoa aldatu

Ugal-mimetismoa gertatzen da ereduaren ekintzak imitatzailearen ugalketan lagungarri gertatzen direnean. Hau ohikoa da saria eskaintzen dutela diruditen baina benetan ematen ez duten lore engainagarriak dituzten landareetan, eta Papua Ginea Berriko ipurtargietan gerta daiteke, hauetan Pteroptyx effulgens-en seinalea P. tarsalisek erabiltzen duelarik emeak erakartzeko.[51] Beste mimetismo formek ugalketa-osagai bat ere badute, adibidez haziekin gertatzen den mimetismo vaviloviarrak, txorien ahots-mimetismoak, eta abar.[52][53][54]

Loreak aldatu

Mimetismo bakeriarra,[55] Herbert G. Bakerren omenez izendatua, automimetismo mota bat da non lore emeek espezie bereko lore arrak imitatzen dituzten, eta nektarra dagoela sinestaraziz polinizatzaileei iruzur eginez. Ugal-mimetismo hau ez da erraz agertzen sexu dimorfismo nabaria den espezieetan. Caricaceae espezie askotan ohikoa da.[56]

Mimetismo bakeriarra bezala, mimetismo dodsoniarra lore ugalkorren mimetismo mota bat da, baina kasu honetan eredua eta imitatzailea ez dira espezie berekoak. Izenak Calaway H. Dodsoni egiten dio erreferentzia.[57] Lore ereduaren seinaleak imitatuz haren polinizatzaileak erakartzen ditu, baina imitatzaile bakeriarrak bezala, ez du nektarrik ematen. Epidendrum ibaguense (Orchidaceae) Lantana camara eta Asclepias curassavica loreen antza du, eta tximeleta monarkek eta, beharbada, kolibriek polinizatzen dute.[58] Antzeko kasuak ikus daitezke familia bereko beste espezie batzuetan. Espezie imitatzaileek, hala ere, beren polinizatzaile zehatzak ere izan ditzakete. Adibidez, kakalardo espezie batek, normalean Cistus lore koloredunak polinizatzen dituenak, erleek normalean polinizatzen dituzten Ophrys espezieak polinizatzen laguntzen du.[59]

Sasiestalketa aldatu

 
Euli-orkidea (Ophrys insectifera)

Sasiestalketa gertatzen da lore batek intsektu espezie jakin bateko emea imitatzen duenean, eta arrak lorearekin kopulatzera bultzatzen dituenean. Lehen deskribatutako ipurtargien mimetismo erasokorraren antzekoa da hau, baina emaitza atseginagoa da polinizatzailearentzat. Mimetismo mota honi mimetismo pouyanniar deitu izan zaio, Maurice-Alexandre Pouyanneren omenez, fenomenoa lehen aldiz deskribatu baitzuen.[22][60][61] Ohikoagoa da orkideatan, zeinek himenopteroen emeak imitatzen baitute (normalean erleak eta liztorrak, polinizazioen % 60 burutu ahal dutenek).[62] Lorearen morfologiaren arabera, polen zaku bat arraren buruan edo abdomenean lotzen da, eta hurrengo lorearen estigmara pasatzen da, polinizazioa gertatuz. Ikusmen-mimetismoa da gizakientzako engainu honen ezaugarririk nabariena, baina itxurazko antza txikia da edo ez da existitzen. Ukimenaren eta usaimenaren zentzuak dira erabakigarrienak.[62]

Mimetismo sexuala aldatu

Espezie batean, mimetismo inter-sexuala gertatzen da sexu bateko banakoek beste sexuko kide mimikoak direnean, ezkutuan kopulatzea errazteko. Adibide bat Paracerceis itsasoko isopodoaren hiru ar formak dira. Ar alfak dira handienak eta eme-talde bat zaintzen dute. Beta arrek emeak imitatzen dituzte, eta emeen taldeetan sartzea lortzen dute, alfa arrek konturatu gabe kopulatzeko. Gamma arrak ar txikienak dira eta espezieko gazteenak imitatzen dituzte. Honek emeekin kopulatzeko aukera ere ematen die, ar alfek detektatu gabe.[63] Hiena eme batzuk sasizakilak dituzte, ar itxura ematen dietenak.[64]

Automimetismoa aldatu

 
Chaetodon capistratus-en ozeloak, haren begiak imitatuz erasoak burutik urrunduz.

Automimetismoa edo mimetismo intraespezifikoa espezie bakar batean gertatzen da. Halako imitazioaren mota bat ematen da organismo baten gorputzaren atal batek beste baten antza duenean. Adibidez, suge batzuen isatsek beren buruen antza dute; atzerantz mugitzen dira harrapakariren batek mehatxatzean eta isatsa luzatzen diete, erasoa jasatekotan kalte larririk gabe ihes egiteko aukerak handituz. Arrain batzuek begi moduko orbanak dituzte isatsaren ondoan, eta beldurtzean, atzera egiten dute astiro, buztana buru gisa aurkeztuz. Zenbait intsektuk, hala nola tximeleta batzuek xehetasun maila ezberdinetako patroiak dituzte, harraparien erasoak buruan baino atzealdean jasotzea errazteko. Hontz espezie batzuek "begi faltsuak" daramatzate buruaren atzealdean, harrapariei ezusteko erasorik egin ezin dutela sinestaraziz, eta begirada zorrotz batek zaintzen dituela pentsaraziz.[65]

 
Glaucidium californicum ozeloak erakusten buruaren atzealdean.

Idazle batzuek "automimetismo" hitza erabiltzen dute imitatzaileak espezie bereko beste kide batzuk imitatzen dituenean. Adibidez, arrak emeak imitatzean edo alderantziz, jokoen eboluzio teorian mimetismo sexualaren adibideetako bat izan daiteke. Adibide batzuk txori, arrain eta musker espezie batzuetan aurki daitezke.[66] Honen moduko estrategia landuak ezagunak dira, hala nola "harri, orri, artazi" moduko mimetismoa Uta stansburiana-n,[67] baina beste espezie askotan adibide kualitatiboki ezberdinak daude, hala nola Platysaurus batzuetan.[68]

 
Deilephila elpenorren beldarra ozeloak erakusten izutzean.

Intsektu espezie asko toxikoak edo nazkagarriak dira produktu kimiko jakinak dituzten landare batzuez elikatzen direnean, baina ez produktu kimiko horiek falta dituzten landareez elikatzen direnean. Adibidez, Danainae subfamiliako espezie batzuk Apocynaceae familiako Asclepiadoideae espezie ugariz elikatzen dira, harrapari gehienentzat pozoitsu eta emetiko bihurtzen dituztenak. Intsektu hauek sarri aposematikoki koloreztatuak eta patroidunak izaten dira. Landare ez toxikoez elikatzen direnean, ordea, kaltegabeak eta jangarriak izaten dira, baina behin organismo toxiko bat jan duen txoriak ez du kolore aposematiko bera duten ale kaltegabe bat jango.[69]

Beldar espezie batzuek, hala nola, Sphingidae askok, ozeloak dituzte aurreko segmentu abdominaletan. Larritzen direnean, burua eta beste segmentuak babesten dituzte, begi handi mehatxatzaileak gorputzaren atal ikusgarriaren aurrealdean utziz.[70]

 
Automimetismoa: Lycaenidae familiako tximeleta ugarik, adibidez Strymon melinus honek, haien atzealdean buru faltsu bat dute, atseden hartzean gora erakusten dutena.

Intsektu askok "buztan" ikaragarriak dituzte hegalen muturretan eta marka-ereduak hegaletan bertan. Hauek bat egiten dute "buru faltsu" bat sortzeko. Honek hegazti harrapariak eta armiarma jauzkariak (Salticidae) ditu helburu. Adibide ikusgarriak agertzen dira Theclinae tximeletatan; adaxka edo lore baten gainean pausatzean, hankaz gora jartzen dira, atzeko hegoak behin eta berriz mugituz, hegaletan "isats" antzeko mugimenduak eraginez. Ikerketek estrategia hau intsektuaren burutik erasoak kentzeko eraginkorra dela dioen hipotesia mantentzen dute.[71][72]

Beste mimetismo formak aldatu

Beste mimetismo forma batzuk ez dira erraz sartzen goian emandako sailkapenaren barruan.[73] Lore mimetismoa Monilinia vaccinii-corymbosi onddoak eragiten du.[74] Ezohiko kasu honetan, landare onddo patogeno batek hostoak edo baiak kutsatzen ditu, azukreak isuraraziz eta loreen nektarra imitatuz. Gure begietara hostoek ez dute lore itxurarik; hala ere, oraindik erakartzen dituzte intsektu polinizatzaileak, espektro ultramorean antzekotasuna baitute. Kasu hau ezohikoa da iruzurrak onddoaren onura dakarrelako, baina hostoak dira mimetismoa jokatzen dutenak, prozesuan kalte egiten dietenak. Ostalari-bizkarroi mimetismoaren antzekoa da baina anfitrioiak ez du seinalea hartzen. Automimetismoaren antzekoa da era batean, baina landareak ez du mimetismoaren onurarik, eta patogenoaren eragina behar da horretarako.[74]

Erreferentziak aldatu

  1. King, Robert C.. (2006). A dictionary of genetics. (7th ed. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 9780195307627. PMC 61758668. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  2. (Ingelesez) Endler, John A.. (1981-08). «An overview of the relationships between mimicry and crypsis» Biological Journal of the Linnean Society 16 (1): 25–31.  doi:10.1111/j.1095-8312.1981.tb01840.x. (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  3. (Ingelesez) Allen, J. A.; Cooper, J. M.. (1985-12). «Crypsis and masquerade» Journal of Biological Education 19 (4): 268–270.  doi:10.1080/00219266.1985.9654747. ISSN 0021-9266. (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  4. (Ingelesez) Boppré, Michael; Vane-Wright, Richard I.; Wickler, Wolfgang. (2017-01). «A hypothesis to explain accuracy of wasp resemblances» Ecology and Evolution 7 (1): 73–81.  doi:10.1002/ece3.2586. PMID 28070276. PMC PMC5214283. (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  5. a b (Ingelesez) Davies, N.B; Welbergen, J.A. (2008-08-07). «Cuckoo–hawk mimicry? An experimental test» Proceedings of the Royal Society B: Biological Sciences 275 (1644): 1817–1822.  doi:10.1098/rspb.2008.0331. ISSN 0962-8452. (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  6. Bates, Henry Walter. (1910). The naturalist on the River Amazons /. J.M. Dent (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  7. (Ingelesez) Bates, Henry Walter. (1862-11). «XXXII. Contributions to an Insect Fauna of the Amazon Valley. Lepidoptera: Heliconidae.» Transactions of the Linnean Society of London 23 (3): 495–566.  doi:10.1111/j.1096-3642.1860.tb00146.x. (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  8. Evolution: An Introduction. , 464 or..
  9. (Ingelesez) Pinheiro, Carlos E.G.. (1996-12). «Palatablility and escaping ability in Neotropical butterflies: tests with wild kingbirds ( Tyrannus melancholicus , Tyrannidae)» Biological Journal of the Linnean Society 59 (4): 351–365.  doi:10.1111/j.1095-8312.1996.tb01471.x. (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  10. (Ingelesez) Barber, J. R.; Conner, W. E.. (2007-05-29). «Acoustic mimicry in a predator prey interaction» Proceedings of the National Academy of Sciences 104 (22): 9331–9334.  doi:10.1073/pnas.0703627104. ISSN 0027-8424. (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  11. Coker, Darren J.. (2013-01). «Documentation of the mimic octopus Thaumoctopus mimicus in the Great Barrier Reef, Australia» Marine Biodiversity Records 6  doi:10.1017/s175526721200125x. ISSN 1755-2672. (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  12. Deceptive Woodpecker Uses Mimicry to Avoid Competition. .
  13. (Ingelesez) Gianoli, Ernesto; Carrasco-Urra, Fernando. (2014-05). «Leaf Mimicry in a Climbing Plant Protects against Herbivory» Current Biology 24 (9): 984–987.  doi:10.1016/j.cub.2014.03.010. (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  14. Müller, Fritz. (1878). Ueber die Vortheile der Mimicry bei Schmetterlingen. Zoologischer Anzeiger, 54-55 or..
  15. Müller, Fritz. (1879). Ituna and Thyridia; a remarkable case of mimicry in butterflies. Proclamations of the Entomological Society of London, 20-29 or..
  16. (Ingelesez) «community ecology - Convergence» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  17. Huheey, James E.. (1976-03). «Studies in Warning Coloration and Mimicry. VII. Evolutionary Consequences of a Batesian-Mullerian Spectrum: A Model for Mullerian Mimicry» Evolution 30 (1): 86.  doi:10.2307/2407675. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  18. Benson, Woodruff W.. (1977-06). «On the Supposed Spectrum Between Batesian and Mullerian Mimicry» Evolution 31 (2): 454.  doi:10.2307/2407770. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  19. (Ingelesez) Ritland, David B.. (1995). «Comparative unpalatability of mimetic viceroy butterflies (Limenitis archippus) from four south-eastern United States populations» Oecologia 103 (3): 327–336.  doi:10.1007/BF00328621. ISSN 0029-8549. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  20. (Ingelesez) Ritland, David B.; Brower, Lincoln P.. (1991-04). «The viceroy butterfly is not a batesian mimic» Nature 350 (6318): 497–498.  doi:10.1038/350497a0. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  21. (Ingelesez) Marek, P. E.; Bond, J. E.. (2009-06-16). «A Mullerian mimicry ring in Appalachian millipedes» Proceedings of the National Academy of Sciences 106 (24): 9755–9760.  doi:10.1073/pnas.0810408106. ISSN 0027-8424. PMID 19487663. PMC PMC2700981. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  22. a b c d Pasteur, G. (1982-11). «A Classificatory Review of Mimicry Systems» Annual Review of Ecology and Systematics 13 (1): 169–199.  doi:10.1146/annurev.es.13.110182.001125. ISSN 0066-4162. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  23. a b Emsley, M. G.. (1966-12). «The Mimetic Significance of Erythrolamprus aesculapii ocellatus Peters from Tobago» Evolution 20 (4): 663.  doi:10.2307/2406599. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  24. a b Wolfgang., Wickler,. (<1968>). Mimicry in Plants and Animals. Translated From the German by R.D. Martin.. Mcgraw-Hill PMC 623182558. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  25. Hoerber, Robert G.. (1956-07). «Das Problem der Kunst bei Platon. Elfriede Huber-Abrahamowicz» Classical Philology 51 (3): 214–214.  doi:10.1086/364071. ISSN 0009-837X. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  26. a b (Ingelesez) Hecht, Max K.; Marien, Daniel. (1956-03). «The coral snake mimic problem: A reinterpretation» Journal of Morphology 98 (2): 335–365.  doi:10.1002/jmor.1050980207. ISSN 0362-2525. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  27. a b Sheppard. (1969). Review of "Mimicry in plants and animals" by Wolfgang Wickler. Journal of Animal Ecology, 243 or..
  28. «“Kritisches Verzeichniss der Myrmekophilen und Termitophilen Arthropoden mit Angabe der Lebenweise und mit Beschreibung neuer Arten.Von E. Wasmann., S.J. Berlin, Felix L. Dames, 1894.”» The Canadian Entomologist 27 (1): 23–24. 1895-01  doi:10.4039/ent2723-1. ISSN 0008-347X. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  29. Hanson, A. A.. (1952-02). «The Origin, Variation, Immunity, and Breeding of Cultivated Plants» Agronomy Journal 44 (2): 102–102.  doi:10.2134/agronj1952.00021962004400020016x. ISSN 0002-1962. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  30. Barrett, Spencer C. H.. (1987-09). «Mimicry in Plants» Scientific American 257 (3): 76–83.  doi:10.1038/scientificamerican0987-76. ISSN 0036-8733. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  31. Ecological consequences of a coevolved mutualism between butterflies and plants. In L. E. Gilbert and P. H. Raven (eds.) Coevolution of Animal and Plants. University of Texas Press, 210-240 or..
  32. Campbell, Neil A.. (1996). Biology. (4th ed. argitaraldia) Benjamin/Cummings Pub. Co ISBN 0-8053-1940-9. PMC 33333455. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  33. Brower, Lincoln P.. (1970). Plant poisons in a terrestrial food chain and implications for mimicry theory. Biochemical Coevolution, 69-82 or..
  34. (Ingelesez) Brower, L. P.; van Brower, J.; Corvino, J. M.. (1967-04-01). «Plant poisons in a terrestrial food chain.» Proceedings of the National Academy of Sciences 57 (4): 893–898.  doi:10.1073/pnas.57.4.893. ISSN 0027-8424. PMID 5231352. PMC PMC224631. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  35. Bigot, L., Jouventin, P.. (1974). Quelques expériences de comestibilité de Lépidoptères gabonais faites avec le mandrill, le cercocèbe à joues grises et le garde-bœufs. Terre Vie, 521–543 or..
  36. MacKenzie, Aulay; Begon, M.; Harper, J. L.; Townsend, C. R.. (1997-02). «Ecology: Individuals, Populations and Communities.» The Journal of Applied Ecology 34 (1): 261.  doi:10.2307/2404863. ISSN 0021-8901. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  37. Jackson, Robert R.. (1992-09). «Eight-Legged Tricksters» BioScience 42 (8): 590–598.  doi:10.2307/1311924. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  38. Craig, C. L.. (1995). Webs of Deceit. Natural History, 32-35 or..
  39. Lloyd, J. E.. (1965-08-06). «Aggressive Mimicry in Photuris: Firefly Femmes Fatales» Science 149 (3684): 653–654.  doi:10.1126/science.149.3684.653. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  40. (Ingelesez) Lloyd, J. E.. (1975-02-07). «Aggressive Mimicry in Photuris Fireflies: Signal Repertoires by Femmes Fatales» Science 187 (4175): 452–453.  doi:10.1126/science.187.4175.452. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  41. (Ingelesez) Marshall, David C.; Hill, Kathy B. R.. (2009-01-14). Chippindale, Adam K. ed. «Versatile Aggressive Mimicry of Cicadas by an Australian Predatory Katydid» PLoS ONE 4 (1): e4185.  doi:10.1371/journal.pone.0004185. ISSN 1932-6203. PMID 19142230. PMC PMC2615208. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  42. Moran, Jonathan A.. (1996-08). «Pitcher Dimorphism, Prey Composition and the Mechanisms of Prey Attraction in the Pitcher Plant Nepenthes Rafflesiana in Borneo» The Journal of Ecology 84 (4): 515.  doi:10.2307/2261474. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  43. (Ingelesez) «Mimicry in tropical fishes» Philosophical Transactions of the Royal Society of London. Series B, Biological Sciences 251 (772): 473–474. 1966-12-29  doi:10.1098/rstb.1966.0036. ISSN 2054-0280. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  44. «Semiotics Encyclopedia Online - Mimicry» semioticon.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  45. Sukhdeo, M. V. K.; Moore, Janice. (2002-12). «Parasites and the Behavior of Animals» The Journal of Parasitology 88 (6): 1214.  doi:10.2307/3285495. ISSN 0022-3395. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  46. (Ingelesez) Yanoviak, S. P.; Kaspari, M.; Dudley, R.; Poinar, G.. (2008-04). «Parasite‐Induced Fruit Mimicry in a Tropical Canopy Ant» The American Naturalist 171 (4): 536–544.  doi:10.1086/528968. ISSN 0003-0147. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  47. (Ingelesez) Saul-Gershenz, L. S.; Millar, J. G.. (2006-09-19). «Phoretic nest parasites use sexual deception to obtain transport to their host's nest» Proceedings of the National Academy of Sciences 103 (38): 14039–14044.  doi:10.1073/pnas.0603901103. ISSN 0027-8424. PMID 16966608. PMC PMC1599908. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  48. (Ingelesez) Andersson, Malte. (1982-07). «Nest Parasitism in Goldeneyes Bucephala clangula: Some Evolutionary Aspects» The American Naturalist 120 (1): 1–16.  doi:10.1086/283965. ISSN 0003-0147. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  49. (Ingelesez) Barbero, F.; Bonelli, S.; Thomas, J. A.; Balletto, E.; Schönrogge, K.. (2009-12-15). «Acoustical mimicry in a predatory social parasite of ants» Journal of Experimental Biology 212 (24): 4084–4090.  doi:10.1242/jeb.032912. ISSN 1477-9145. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  50. Williams, Paul H.. (2008-11). «Do the parasitic Psithyrus resemble their host bumblebees in colour pattern?» Apidologie 39 (6): 637–649.  doi:10.1051/apido:2008048. ISSN 0044-8435. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  51. Bioluminescence in Focus - a collection of illuminating essays. Research Signpost; Trivandrum, Kerala, India, 229–242 or..
  52. (Ingelesez) Dalziell, Anastasia H.; Welbergen, Justin A.; Igic, Branislav; Magrath, Robert D.. (2015-05). «Avian vocal mimicry: a unified conceptual framework: Avian vocal mimicry» Biological Reviews 90 (2): 643–668.  doi:10.1111/brv.12129. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  53. (Ingelesez) Kelley, Laura A.; Coe, Rebecca L.; Madden, Joah R.; Healy, Susan D.. (2008-09). «Vocal mimicry in songbirds» Animal Behaviour 76 (3): 521–528.  doi:10.1016/j.anbehav.2008.04.012. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  54. (Ingelesez) Goller, Maria; Shizuka, Daizaburo. (2018-08). «Evolutionary origins of vocal mimicry in songbirds» Evolution Letters 2 (4): 417–426.  doi:10.1002/evl3.62. PMID 30283692. PMC PMC6121844. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  55. Baker, Herbert G.. (1976). "Mistake" pollination as a reproductive system, with special reference to the Caricaceae. Variation, breeding, and conservation of tropical trees. Academic Press, London, U.K., 161–169 or..
  56. Bawa, K. S.. (1980-05). «Mimicry of Male by Female Flowers and Intrasexual Competition for Pollinators in Jacaratia dolichaula (D. Smith) Woodson (Caricaceae)» Evolution 34 (3): 467.  doi:10.2307/2408216. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  57. Natural pollination of orchids. Missouri Botanical Garden Bulletin, 133–139 or..
  58. Boyden, Thomas C.. (1980-01). «Floral Mimicry by Epidendrum ibaguense (Orchidaceae) in Panama» Evolution 34 (1): 135.  doi:10.2307/2408322. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  59. Studies in Ophrys pollination. Zool. Bidr. Uppsala, 1–340 or..
  60. Un curieux cas de mimetisme chez les Ophrydées. J. Soc. Nat. Hortic. Fr., 29–31, 41–42, 84 or..
  61. La fécondation des Ophrys par les insectes. Bull. Soc. Hist. Nat. Afr. Nord., 1–2 or..
  62. a b Arditti, Joseph. (1968-05). «Orchids Orchid Flowers: Their Pollination and Evolution L. van der Pijl C. H. Dodson» BioScience 18 (5): 452–453.  doi:10.2307/1294139. ISSN 0006-3568. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  63. Shuster, Stephen M.. (1987-05). «Alternative Reproductive Behaviors: Three Discrete Male Morphs in Paracerceis sculpta, an Intertidal Isopod from the Northern Gulf of California» Journal of Crustacean Biology 7 (2): 318.  doi:10.2307/1548612. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  64. (Ingelesez) Muller, Martin N; Wrangham, Richard. (2002-03). «Sexual Mimicry In Hyenas» The Quarterly Review of Biology 77 (1): 3–16.  doi:10.1086/339199. ISSN 0033-5770. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  65. «Pygmy Owl Glaucidium Passerinum» Owls of Europe (Poyser) ISBN 978-1-4725-9717-5. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  66. (Ingelesez) Plaistow, S. J.. (2004-07-01). «Evolution of alternative mating tactics: conditional versus mixed strategies» Behavioral Ecology 15 (4): 534–542.  doi:10.1093/beheco/arh029. ISSN 1465-7279. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  67. Ecology and breeding colors of the side-blotched lizard (Uta stansburiana) in the Grand Canyon. .
  68. Sexual Selection and Signalling in the Lizard Platysaurus minor. Thesis. .
  69. (Ingelesez) Svennungsen, Thomas Owens; Holen, Øistein Haugsten. (2007-08-22). «The evolutionary stability of automimicry» Proceedings of the Royal Society B: Biological Sciences 274 (1621): 2055–2063.  doi:10.1098/rspb.2007.0456. ISSN 0962-8452. PMID 17567561. PMC PMC2275178. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  70. (Ingelesez) Stevens, Martin. (2005-11). «The role of eyespots as anti-predator mechanisms, principally demonstrated in the Lepidoptera» Biological Reviews 80 (4): 573–588.  doi:10.1017/S1464793105006810. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  71. Sourakov, Andrei. (2013-04). «Two heads are better than one: false head allowsCalycopis cecrops(Lycaenidae) to escape predation by a Jumping Spider,Phidippus pulcherrimus(Salticidae)» Journal of Natural History 47 (15-16): 1047–1054.  doi:10.1080/00222933.2012.759288. ISSN 0022-2933. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  72. Robbins, Robert K.. (1981-11). «The "False Head" Hypothesis: Predation and Wing Pattern Variation of Lycaenid Butterflies» The American Naturalist 118 (5): 770–775.  doi:10.1086/283868. ISSN 0003-0147. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  73. Johnson, Steven D.; Schiestl, Florian P.. (2016-09-15). Floral Mimicry. Oxford University Press ISBN 978-0-19-873269-3. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
  74. a b (Ingelesez) Batra, L. R.; Batra, S. W. T.. (1985-05-24). «Floral Mimicry Induced by Mummy-Berry Fungus Exploits Host's Pollinators as Vectors» Science 228 (4702): 1011–1013.  doi:10.1126/science.228.4702.1011. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu