Mikhail Alexandrovitx Xolokhov (errusieraz: Михаи́л Алекса́ндрович Шо́лохов; Kruzhilin, Vexenskaia, Errusiar Inperioa, 1905eko maiatzaren 24a - Vexenskaia, Sobietar Batasuna, 1984ko otsailaren 21a) errusierazko idazlea izan zen.

Mikhail Xolokhov

SESBeko Sobiet Goreneko kide

Bizitza
JaiotzaKruzhilin (en) Itzuli1905eko maiatzaren 11 (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaVyoshenskaya (en) Itzuli1984ko otsailaren 21a (78 urte)
Hobiratze lekuaVyoshenskaya (en) Itzuli
Heriotza modua: laringeko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Maria Petrovna Gromoslavskaia (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, gidoilaria, poeta, prosalaria, kazetaria eta politikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Idazleen Batasuna
Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Zientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
MugimenduaErrealismo sozialista
Genero artistikoaeleberria
kontakizun laburra
sketch story (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Graduakoronel
Parte hartutako gatazkakEkialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

IMDB: nm0794804 Discogs: 4917048 Find a Grave: 10462165 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Nekazari-familia bateko semea zen. 1920an, Armada Gorrian sartu zen. Bi urtez Moskun izan ondoren, 1924an, jaioterrira itzuli zen. 1926an, Donskie Rasskazi (Don ibaiko ipuinak, Olga Martinez de Marigortak eta Roberto Serranok euskaratua) kontakizun-bilduma argitaratu zuen arrakasta handiz. Gizakiaren eta izadiaren arteko harremanak islatu zituen obra horretan.

1940an, ospe handia lortu zuen eleberria kaleratu zuen: Tikhii Don (1928-1940, Don barea). Obra handi horretan, berriz, kosakoen eta gobernu zentralaren arteko liskarrak aztertu zituen. 1941. urtean Stalin saria jaso zuen obra horrengatik. Errusiako gaur egungo historia aztertu zuen ondorengo lanetan: Podniataia tselina (1932-1960, Luberriak) eta Oui Srazhalis za rodinu (1942, Aberriaren alde borrokatu ziren). 1961ean, Alderdi Komunistako batzorde zentraleko kide egin zuten, eta lau urte geroago Literaturako Nobel saria eskuratu zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu