Mikhail Lermontov

idazlea (poeta, eleberrigilea, antzerkigilea) eta margolari errusiarra (1814–1841)

Mikhail Jurievitx Lermontov (errusieraz: Михаи́л Ю́рьевич Ле́рмонтов; Mosku, Errusia, 1814ko urriaren 15agreg./urriaren 3ajul. - Pyatigorsk, Errusia, 1841eko uztailaren 27agreg./uztailaren 15ajul.) errusiar poeta, margolaria, antzerkigile eta eleberrigile erromantikoa izan zen.

Mikhail Lermontov

Bizitza
JaiotzaMosku1814ko urriaren 3a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaPiatigorsk1841eko uztailaren 15a (juliotar egutegia) (26 urte)
Hobiratze lekuaTarkhany (en) Itzuli
Piatigorsk
Heriotza moduagiza hilketa
duelua: bala zauria
HiltzaileaNikolai Martynov (en) Itzuli
Familia
AitaYuri Petrovich Lermontov
AmaMary Arsenyev
Ezkontidea(k)ezkongabea
LeinuaLermontov (en) Itzuli
Learmonth (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMoscow university boarding school (en) Itzuli
Nikolaevskaya Cavalry school (en) Itzuli
(1832ko azaroaren 14a (juliotar egutegia) - 1834ko azaroaren 25a (juliotar egutegia))
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
alemana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, itzultzailea, margolaria, eleberrigilea, antzerkigilea, ofizierra, idazlea, prosalaria eta bretteur (en) Itzuli
Lantokia(k)Mosku
Lan nabarmenak
Mugimenduaerromantizismoa
Izengoitia(k)—въ, Ламвер, Гр. Диарбекир eta Lerma
Genero artistikoabertsoa
narraziozko poesia
Zerbitzu militarra
Adar militarraImperial-Guardiaren Husarren Erregimentua
Graduacornet (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

IMDB: nm0503581 Musicbrainz: cafc0f55-f2ca-4314-aa33-989b339152b0 IMSLP: Category:Lermontov,_Mikhail Find a Grave: 12817836 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Moskun jaioa, XVI. mendetik aurrera Errusiar Inperioan bizi zen familia eskoziar baten ondorengoa zen. Penza probintziako Tarjany herrian bizi izan zen, eta han daude bere gorpuzkiak gordeta. Vasili Zhukovski eta Aleksandr Puxkinen belaunaldi berekoa izan zen.

Haurtzaroan amonaren ardurapean hazi zen, eta ahalik eta heziketa onena eman zion. Irakasle partikularrak jarri zizkion amonak, eta atzerritarrak ziren tutoreekin ingelesa, frantsesa eta alemanera ikasi zituen txikitatik[1]. Arte eta letrekiko sentikortasuna eta talentua laster agertu zitzaizkion; poesia, pintura, musika eta antzerkian hasi zen.

Fakultateko ikasketak erdizka utzi behar izan zituen eta 1832an Militar Akademian sartu zen, eta militarra izan zen handik aurrera[1]. Alexander Puxkin poeta errusiarraren zentzugabeko heriotzak sumindurik, ospetsu bihurtu zuen Poetaren heriotza (Smert poeta, 1937) poema idatzi zuen. Tsarrak gaizki hartu zuen, eta Kaukasora bidali zuen Txetxeniako errebeldeak menderatzeko[1].

1838an San Petersburgora itzuli zen, baina 1839an berriz ere Kaukasora bidali zuten duelu batean parte hartzearen ondorioz[1]. Garai honetan idatzi zuen Gure garaiko heroia (Geroy nashego vremeni,1840) protagonista, Pechorin, bere islada izanik.

Maitasun kontuetan zorte txarrak minduta, umore txar eta mingain biziko gizon honek zenbait duelutan hartu zuen parte eta, azkenean, 1841ean, Martynov komandantearekin izandako duelu batean hil zen[2].

Idazle ibilbidea aldatu

 
Leonid O. Pasternakek Lermotovi egindako erretratua

Puxkin eta Byron imitatu zituen bere lehen poemetan, baina bere estilo poetikoa berehala finkatu zen, argi eta garbi antzematen da gaien aldaketa. Beste poema batzuetan sutsu islatzen du ikasle gazteen sentimendu eta pentsamendua, mendekoen egoeraren aurrean haien haserrea erakusten duena, tsaristaren despotismoaren aurkakoa eta askatasunaren nahi sutsua adierrazten. 1832-1834 urteetan idatzitako Vadim eleberri amaitugabean, nekazari zapalduak defendatzen ditu eta Yemelyan Pugacheven matxinadaz hitz egiten du.

Zentsurak debekatutako Maskarad antzezlanean, Lermontovek nobleziari eraso egiten dio. Bere olerki ezagunenen artean, Demon, Mtsyri eta Pesnia pro tsariá Ivana Vasílievicha, molodogo opríchnika i udalogo kuptsá Kaláshnikova.

Lanak aldatu

Lord Byron poeta ingelesaren eta Puxkinen eragina izan zuen bere lehen poesietan, baina laster bere estilo propioa garatu zuen.[3]

Bere lan nagusienetakoak:

Poemak aldatu

  • Cherkesy (1828)
  • Kavkazsky plennik (Kaukasoko presoa, 1828)
  • Vesna (Udaberria, 1830)
  • Stranny chelovek (Gizon arrotza, 1831)
  • Knyaginya Ligovskaya (Ligovskaya dukesa, 1835)
  • Pesnya pro tsarya Ivana Vasilyevicha, molodogo oprichnika i udalogo kuptsa Kalashnikova (Kantu bat Ivan Vasilyevitx tsarrari, bere lepazain gazteari eta Kalashnikova merkatari saiatuari, 1837)
  • Sashka (1839)
  • Demon (1840)

Euskaratuak aldatu

Filmerako egokitzapenak aldatu

Bere bizitzari buruzkoak:

  • Lermontov (1943) Albert Gendelshteinek zuzendua
  • Lermontov (1986) Nikolay Burlyaevek zuzendua

Bere lanetan oinarritutako filmak:

Filmen zerrenda

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Jurievitx, Lermontov, Mikhail. (2014-07-14). Gure garaiko heroia. Elkarlanean, S.L. ISBN 9788490272831. (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).
  2. (Gaztelaniaz) «Mijaíl Lérmontov» EcuRed (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).
  3. (Gaztelaniaz) «Biografia de Mijaíl Lermontov» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).
  4. a b «Mikhail Lermontov» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).
  5. «Elkar Argitaletxea» www.elkarargitaletxea.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).
  6. «Ibinagabeitia Proiektua / Maiatz 12 (1986-abendua)» andima.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).
  7. «Egileak» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).

Kanpo estekak aldatu