Mikel Zamora

Aretxabaletako abeslaria

Mikel Zamora Carrancio (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1977ko uztailaren 1a - ) abeslari aretxabaletarra da.

Mikel Zamora

Bizitza
JaiotzaAretxabaleta1977ko uztailaren 1a (46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Genero artistikoapop rock
indie rock

Ibilbidea aldatu

Hainbat urtez herritik kanpora egon ondoren 2015ean Aretxabaletara itzuli zen. 2018an The Blue Painters taldeko abeslari bihurtu zen. COVID-19 pandemiak eragindako itxialdian hainbat kantu konposatu zituen eta 2021eko urrian bideklip bat zabaldu zuen sare sozialen bidez. "Quién me lo iba a decir" du izena eta Madrilgo eta Aretxabaletako Urkulu urtegiko eta Degurixa inguruko irudiak ikusten dira[1]. Pop-rock eta indie estiloak jorratzen ditu. 2022ko urtarrilean "Tu castillo" izeneko bigarren singlea atera zuen, animaziozko irudiez osaturikoa[2]. Bigarren bideoklip hau egin ahal izateko crowdfunding kanpaina bat antolatu zuen[3].

Sei kantu dituen EPa osatu zuen, Raúl Verak ekoiztutakoa, eta martxoan argitaratu zuen. Gaztelerazko lau abesti eta euskarazko eta ingelesezko bana ditu. Aurreneko kontzertua herrian bertan eman zuen[4][5].

Diskografia aldatu

  • Mikel Zamora PR (2022, autoekoizpena)[6]

Erreferentziak aldatu