Mikel I.a Rangabe[1] (grezieraz: Μιχαῆλ A' Ῥαγγαβέ, Mikhaēl I Rhangabe; ? - 844ko urtarrilaren 11) 811-813 bitartean Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen.

Mikel I.a Rangabe

bizantziar enperadore

811ko urriaren 2a - 813ko ekainaren 22a
Estaurazio - Leon V.a Armeniarra
Bizitza
JaiotzaKonstantinopla, 770
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaKınalıada Mahallesi844ko urtarrilaren 11 (egutegi gregorianoa) (73/74 urte)
Hobiratze lekuaKınalıada Mahallesi
Familia
AitaTheophylact Rhangabe
Ezkontidea(k)Prokopia (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaNikephorian dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Teofilakto Rangabe patrizioaren semea eta Prokopia, Nizeforo I.aren alabaren senarra zen. Bulgariako Krumen aurkako kanpaina penagarritik bizirik atera zenez gero, larriki zauritutako Estaurazio enperadorea ordezkatzeko aukeratu zuten. Ikonoklastei jazarri zitzaien. Frankoekin negoziazioak hasi eta Karlomagno Mendebaldeko Enperadore onartu zuen. Horren ordainez, Bizantziar Inperioak Venezia berreskuratu zuen. Ez zuen ontzat hartu, ordea, Krumen bake-baldintzak eta bulgariarrei aurre egitea erabaki zuen. Baina 813ko ekainean bizantziar armadak erabateko porrota pairatu zuen Hadrianopolisen eta Mikelek uko egin behar izan zion koroari, Leon V.a Armeniarraren faboretan.

Mikelen semeak zikiratu eta monasteriotan sartu zituzten. Haietako bat, Nicetas, Konstantinoplako Aitalehena izatera iritsi zen. Mikel monje sartu (Atanasio izena hartuta) eta 844an hil zen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikel I.a Rangabe  


Aurrekoa
Estaurazio
Bizantziar Inperioko enperadorea
811-813
Ondorengoa
Leon V.a Armeniarra