Mikel I.a Errusiakoa (Mikhail Fiodorovitx Romanov; errusieraz: Михаи́л Фёдорович Рома́нов; 15961645eko uztailaren 23a) Romanov etxeko Errusiako lehen tsarra izan zen.

Mikel I.a Errusiakoa

Tsar of All Russia (en) Itzuli

1613ko martxoaren 27a - 1645
Ladislao IV.a Vasa - Alexis I.a Errusiakoa
Romanov Etxeko Burua

Bizitza
JaiotzaMosku1596ko uztailaren 12a (juliotar egutegia)
HerrialdeaErrusiar Tsarerria
HeriotzaMosku1645eko uztailaren 13a (juliotar egutegia) (49 urte)
Hobiratze lekuaCathedral of the Archangel (en) Itzuli
Familia
AitaFilaret aitalehena
AmaXenia Shestova
Ezkontidea(k)Maria Dolgorukova (en) Itzuli  (1624, 1624ko irailaren 19a -  1625)
Eudoxia Streshneva (en) Itzuli  (1626ko otsailaren 5a (juliotar egutegia), 1626ko otsailaren 15a -  1645eko uztailaren 13a (juliotar egutegia))
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaRomanov dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Lantokia(k)Mosku
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Find a Grave: 13822566 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Jatorri kosakoa zuen Fiodor Nikititx Romanov boiardoaren (aurrerago Filaret aitalehena izenarekin ezagun egingo zena) semea zen, Basilio IV.aren ondorengo izan zen, eta Errusiako tronuan sartu zen Romanov familiako lehen kidea izan zen.

1613an, aho batez hautatu zuten tsar Zemski Sobor izeneko parlamentuko kideek. Uztailean koroatu zuten.

 
Mikel I.a tsarra, Errusiaren milagarren urteurrena monumentuan, Novgorod-en

Suediarren eta poloniarren inbasioek eta Denboraldi Iskanbilatsua deitutakoaren barne-erreboltek suntsitutako herrialde batean hasi zuen agintaldia. Baina poliki-poliki, eta bere ahaideen eta aita indartsuaren laguntzarekin lortu zuen ordena ezartzea eta kanpoko inbasioei eustea. 1634an, gatazka errusiar-poloniarrari amaiera eman zion, eta Poloniako Vladislav IV.a Vasak Errusiako tronuari uko egitea lortu zuen. Estatuaren berrindartzearekin jarraituz, 1617an, Suediarekin Stolbovoko Ituna sinatu zuen.

Deulinoko Bakearen emaitzarik garrantzitsuena tsarraren aita erbestetik itzultzea izan zen, eta aitak hartu zuen agintea 1633an hil zen arte. Mikel I.ak mendeko jarrera zuen erabat.

Mikel tsarrak hankan zauria izan zuen (gazte zela izandako istripu baten ondorioz), eta horregatik azken urteetan ez zen ibiltzeko gauza.

Bi aldiz ezkondu zen, eta bigarren emaztearekin 10 seme-alaba izan zituen. Bere alabetako bat, Irene Errusiakoa, Kristian IV.a Danimarkakoaren seme batekin ezkontzeko ahaleginetan ibili zen, baina ez zuen arrakastarik izan. Gertaera horrekin zeharo nahigabetua, 1645eko uztailean hil zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikel I.a Errusiakoa