Mikel Bujanda

Gipuzkoar kazetari eta euskaltzain urgazlea

Mikel Bujanda Oñederra (Donostia, 1955eko otsailaren 7a) gipuzkoar kazetaria da, Euskalerria irratiaren sortzaile eta zuzendaria. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006an.[1]

Mikel Bujanda
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMikel Bujanda Oñederra
JaiotzaDonostia1955eko otsailaren 7a (69 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaGerardo Bujanda
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta irrati-esataria
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: mikel-bujanda-onederra

Bizitza aldatu

Mikel Bujanda Donostian jaio zen 1955ean. Gerardo Bujanda politikari jeltzalea eta Lide Oñederra izan zituen gurasoak.[2] Nafarroako Unibertsitatean Filologia Erromanikoko lizentzia lortu ondoren, Radio Pamplonan hasi zen lanean, euskarazko irratsaioak egiten.[1]

Iruñerriko euskaldunek euskara hutsezko irrati baten premia zutela iritzirik, Iruñeko Komunikabideak elkartea sortzen aritu zen 1984an. Horren emaitza izan zen Euskalerria irratia, 1988an emititzen hasi zena. Hasieratik bera izan zen irratiko zuzendaria. Nafarroako Gobernuak lizentzia behin eta berriz ukatu bazion ere, irratia sendotuz joan zen;[3] azkenean, 2016an eskuratu zuen emititzeko baimena.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b 35 euskaltzain urgazle berri izendatu ditu Euskaltzaindiak. erabili.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  2. Gerardo Bujanda, Euskalerria Irratiko zuzendariaren aita, zendu da. Euskalerria irratia, 2019ko irailak 5, euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).
  3. Bereziartua Mitxelena, Gorka. Behar-beharrezko mikrofonoak. Argia astekaria, 2008ko azaroak 9, CC BY-SA 3.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).
  4. Euskalerria irratia. Lizentzia jaso du 30 urteko ukazioaren ondotik. Berria, 2016ko ekainak 2, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).

Kanpo estekak aldatu