Mike Figgis (Carlisle, Ingalaterra, 1948ko otsailaren 28a) Erresuma Batuko zinema zuzendari, gidoigile eta musikagilea da. Oscarretarako bi izendapen izan zituen Leaving Las Vegas filmean egindako lanarengatik.

Mike Figgis

Bizitza
JaiotzaCarlisle1948ko otsailaren 28a (76 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaMiddlesex University (en) Itzuli
Kenton School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, argazki-zuzendaria, zinema ekoizlea, musikagilea, idazlea, soinu banda konpositorea, telebista zuzendaria eta errealizadorea
Enplegatzailea(k)European Graduate School (en) Itzuli
Jasotako sariak

IMDB: nm0001214 Allocine: 18917 Allmovie: p89744 TCM: 61668
Twitter: themikefiggis MySpace: mikefiggis Youtube: UCtDgQTAGoK2qHM2URRVgZMw Vimeo: user8994878 Musicbrainz: 75ae6529-000a-45c8-a8be-098a0281e954 Songkick: 488061 Discogs: 695356 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Haurtzaroa Kenyan eman zuen. Familiarekin Londresera joan zen gero, eta antzerki eta publizitaterako zaletasuna sortu zitzaion han. Newcastlen jarraitu zuen ikasten, eta rock-talde bat osatu zuen Brian Ferryrekin. 1980an, bere antzerki-taldea eratu zuen: The Mike Figgis Group. Talde horrekin, Slow Fade lana sortu zuen, geroago oinarri gisa erabili zuena bere lehen filmerako. Antzerkian eta telebistan ere lan egin zuen.

1984an, The House zuzendu zuen eta. Lehen filma, Stormy Monday, jazz- eta blues-erritmoan kontatutako istorioa da. Film hark Hollywoodeko ateak ireki zizkion, eta Melanie Griffith, Sting eta Tommy Lee Jonesekin lan egin ahal izan zuen han. Internal Affairs izan zen hurrengo filma, Andy García eta Richard Gere antzezle zituenak. Horren ondoren, Liebestraum egin zuen, Kim Novak antzezlearen azken filma. Bere film askotarako musika ere idatzi du. Ondorengo filmak izan ziren Mr. Jones (1993, Richard Gere protagonista duena), Browning bertsioa (1994), Leaving Las Vegas (1995), Timecode (2000), The Battle of Orgreave (2001) eta The Co(te)lette Film (2010).

Filmografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mike Figgis