Miguel Reale (São Bento do Sapucaí, São Pauloko estatua, 1910eko azaroaren 6a -São Paulo, 2006ko apirilaren 14a) brasildar filosofo eta legelaria izan zen.

Miguel Reale

Bizitza
JaiotzaSão Bento do Sapucaí1910eko azaroaren 6a
Herrialdea Brasil
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaSão Paulo2006ko apirilaren 14a (95 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaSão Pauloko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, politikaria, idazlea, poeta eta abokatua
Enplegatzailea(k)São Pauloko Unibertsitatea
KidetzaBrasilgo Letren Akademia

São Pauloko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea. Garrantzi handiko ekarpenak egin zizkion zuzenbidearen eta estatuaren teoriei. Realek zientzia juridikoaren izaera normatiboa bere baldintza historiko eta sozialekin elkartu nahi zuen sintesi berezi batean. Halaber, kontzeptu juridikoen izaera etikoa nabarmentzen saiatu zen. Bere ekarpen teoriko nagusietako bat «hiru dimentsio dinamiko»arena da, gertaera, araua eta balioaren arteko halako lotura bat ezartzen duena, eta zuzenbidearen eta estatuaren oinarrizko ideien azterketan aplikatzen zuena. Revista Brasileira de Filosofia aldizkariaren zuzendari izan zen.

Lanik aipagarrienak: Horizontes do Direito e da História (1956); Teoria tridimensional do direito (1968); Experiencia e cultura (1977).

Erreferentziak aldatu