Micrococcus generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, koko itxura dutenak. Koko hauek txikiak dira (hortik izena), ohikoa izanik lau zelulako taldeak eratzea (tetradak). Gehienak ez dira mugikorrak, eta inoiz ez dute esporarik sortzen.

Micrococcus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacillati
FilumaActinomycetota
KlaseaActinomycetes
OrdenaMicrococcales
FamiliaMicrococcaceae
Generoa Micrococcus
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketaGrampositibo

Morfologia eta zenbait ezaugarri biokimikoren aldetik antz handia du Staphylococcus generoarekin, nahiz eta GC kopuruari dagokionez oso desberdinak izan (Micrococcus-ek GC kopuru handia du, eta Staphylococcus-ek txikia).

Micrococcus-en ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:

  • proteolitikoa; gelatinaren hidrolisia (+)
  • gatz kontzentrazio altuak jasaten ditu


Habitat ugari kolonizatzen ditu bakterio honek: lurzorua, ur gazi zein geza, airea, hautsa, janariak...; giza eta animalien larruazalean ere aurkitzen da, saprofito moduan eta kalterik egin gabe.

Genero honen espezie batzuek pigmentuak ekoizten dituzte. Pigmentuak foto-babesleak dira, eta hauei esker Micrococcus-ek erresistentzia handia dio eguzki-argiari. Airean denbora asko irauteko gaitasuna ematen diote pigmentuek bakterioari (ohikoa da mikrobio honek laborategiko hazkuntza-inguruak kutsatzea, atmosfera esterilean lan egiten ez bada). Micrococcus luteus-ek pigmentu horia sortzen du, eta Micrococcus roseus-ek gorria.

Agarra duten hazkuntza-inguruetan hazten diren kolonia horiek edo gorriek, koko Gram positiboz osatuek eta aerobio hertsiak direnek Micrococcus izateko probabilitate handia dute.

Micrococcus ez da patogenoa. Asko jota, espezie batzuk oportunistak izan daitezke zenbait kasutan.

Kanpo estekak aldatu