Michelle Géraldine Gisin (Samedan, 1993ko abenduaren 5a) eskiatzaile suitzarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan birritan izan da txapeldun olinpikoa Alpetar eskiko proba konbinatuan.

Michelle Gisin

Bizitza
JaiotzaSamedan1993ko abenduaren 5a (30 urte)
Herrialdea Suitza
Lehen hizkuntzaalemana
Familia
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa
Pisua70 kilogramo
Altuera175 zentimetro

michellegisin.ch
Facebook: michelle.gisin Twitter: michellegisin Instagram: michellegisin Olympic.org: michelle-gisin Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

2014ko Sotxiko Jokoetan txapeldun izan zen Dominique Gisin eskiatzailearen ahizpa gaztea da. Marc Gisin anaia ere eskiatzaile olinpikoa da[1].

Michelle Gisin 2008-2009 denboraldian hasi zen nazioartean lehiatzen, 15 urte zituela. 2010ko urtarrilean esate baterako Europako Kopan aritu zen St-Moritzen[2]. Eskiatzaile suitzarraren lehenengo garaipenak gazte mailako Suitzako txaelketatan izan ziren 2011 eta 2012an. 2013ko Munduko Gazte mailako txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen eslalomean[1]. 2014ko Sotxiko Jokoetan parte hartu zuen Dominique ahizparekin batera eta 28. postuan sailkatu zen eslalomean.

2017ko Munduko txapelketan bigarren egin zuen konbinatuan eta 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan txapelduna izan zen[3].

2022ko Pekingo Jokoetan konbinatuko txapela berritu zuen[4] eta horretaz gain Super-G proban brontzezko domina eskuratu zuen[5].

Txapelketak aldatu

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang (  Hego Korea)   Konbinatua
2022 Pekin (  Txina)   Konbinatua
2022 Pekin (  Txina)   Super-G
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Saint-Moritz (  Suitza)   Konbinatua
2021 Cortina d'Ampezzo (  Italia)   Konbinatua
Munduko txapelketak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2013 Mont St. Anne (  Kanada)   Eslaloma

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Alpine Young Guns: Michelle Gisin - FIS-SKI» web.archive.org 2015-09-24 (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  2. «GISIN Michelle - Athlete Information» www.fis-ski.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Juegos de Invierno - Esquí: Gisin gana la Combinada en un amargo adiós de Vonn a los Juegos Olímpicos» Marca.com 2018-02-22 (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  4. (Ingelesez) «Beijing 2022 Winter Olympics daily briefing: Gisin gold, Smith’s F-bomb» the Guardian 2022-02-17 (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).
  5. (Gaztelaniaz) Revuelta, Raúl. (2022-02-17). «Michelle Gisin Wins Alpine Combined Gold in Beijing» Ski Paradise (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).

Kanpo estekak aldatu