Michael Johnson (atleta)

Michael Duane Johnson (Dallas, Texas, AEB, 1967ko irailaren 13a) atleta estatubatuar ohia da.

Michael Johnson (atleta)

Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMichael Duane Johnson
JaiotzaDallas1967ko irailaren 13a (56 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSan Rafael (Kalifornia)
Hezkuntza
HeziketaBaylor University (en) Itzuli
Skyline High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak abiadura-lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
400 metroko lasterketamunduko errekor1999ko abuztuaren 26a43,18
200 metroko lasterketamunduko errekor
300 metroko lasterketamunduko errekor
4 × 400 metro erreleboamunduko errekor
400 metroko lasterketaindoor (en) Itzuli, munduko errekor
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua78 kilogramo, 77 kilogramo
Altuera185 zentimetro, 183 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm1219858 IAAF: 14242187 Olympic.org: michael-johnson Edit the value on Wikidata

Bere lasterketa egiteko estilo ezohikoak, gainontzeko lasterkariek baina pauso laburragoak baina azkarragoak emanez, atletismo lasterketan denbora hobegoak lortzeko gero eta pauso kopuru txikiagoak baina luzeagoak ematearen berezko oinarrizko arauari aurre egiten zion, gainera korrika egiterakoan gainontzeko korrikalariek baina bizkarra tentegoa eramateko joera ere bazuen. Guzti honek maiz kanpotik korrika egiten ari zela ikusirik bere gorputza beharturik zeramala zirudien, baina estilo horrek emaitza ezinhobeak eman zizkion.

Biografia aldatu

1990eko hamarkadan, 200 eta 400 metroko lasterkari onena izan zen. Ez zuen 400 metroko lasterketa bakar bat galdu sei urtean, eta 200 metroak 20 segundotik behera eta 400 metroak 44tik behera egin dituen lasterkari bakarra da.

Hasieran, arazo ugari izan zuen. 1988an, hanka bat hautsi, eta ezin izan zuen Seuleko Olinpiar Jokoetan parte hartu. 1990ean, 200 eta 400 metroko hogeita bat probetan parte hartu zuen, eta hogeitan gelditu zen txapeldun. 1991n, parte hartu zuen guztietan izan zen garaile.

1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan, bera zen faboritoa bi lehiaketetan, baina pozoidura bat izan zuen, eta ez zuen dominarik irabazi bakarkako probetan. 4 x 400 errelebo lasterketan, ordea, urrezkoa irabazi zuen Estatu Batuetako taldeak, eta munduko errekor berria ezarri zuen (2 m 55, 74 s).

1995ean, Suediako Göteborg hirian egin zen Munduko Atletismo Txapelketan, 200eko eta 400eko probak irabazi zituen. Hurrengo urtean, urrezko bi domina irabazi zituen, proba berberetan, Atlantako Olinpiar Jokoetan; hala, bi marka ezarri zituen, mundukoa 200 metrotan (19,23 s) eta olinpiarra 400 metrotan (43,49 s). 1997an, Atenasen egin zen Munduko Txapelketan berarentzat izan zen berriro 400 metroko munduko txapela.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Johnson (atleta)