Micaela Portilla

gasteiztar antropologo, historialari eta pedagogoa

Micaela Portilla Vitoria (Gasteiz, 1922ko uztailaren 30a - 2005eko urriaren 8a) XX. mendeko Euskal Herriko antropologo eta historialarien artean garrantzitsuenetako bat izan zen; esparru horiei buruzko azterlan ugari egiteaz gain, bestelako lan askotan ere protagonista izan zen lan metodologiko fin eta sakona eginez. Gainera, ia esan daiteke jarraitzaile eskola bat sortu zuela Araban. Hainbat testuliburu kaleratu zituen, eta aldizkari eta egunkarietan ere argitaratu zituen artikuluak. Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso zuen, eta EHUko honoris causa doktorea zen, besteak beste.

Micaela Portilla

Bizitza
JaiotzaGasteiz1922ko uztailaren 30a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz2005eko urriaren 8a (83 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantropologoa eta historialaria
Jasotako sariak

Bizitza aldatu

Lehen hezkuntzako irakasle gisa hasi zuen bere zeregin profesional eta bokaziozkoa Arabako zenbait herritan (Aramaion eta Agurainen) eta azkenik Gasteizen. Ondoren, Madrilgo Complutense Unibertsitatean ikasten jarraitu zuen Geografia eta Historia espezialitatean. Bere lizentziako tesian, 1954. urtean, Torres de Mendozas, Guevaras y Ayalas en Álava izenburua duen lana aurkeztu zuen, bere ondorengo ikerketa lanen abiapuntu dena.

Mikaelak etnografiaren arloan eginiko ekarpenen garrantzia kontuan izanda, Eusko Ikaskuntzak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak haren omenezko kongresu bat antolatu zuten 2007ko otsailean, Sancho el Sabio Fundazioaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren parte hartzearekin; kongresuan, ikerlariari buruzko erakusketa bat eta zenbait hitzaldi izan ziren.

Lanak aldatu

Milaka orri idatzi zituen Mikaela Portillak argitaratu zituen artikulu eta liburuetan, haietako garrantzitsu eta aipagarrienak honako hauek izanik:

  • Torres de Mendozas, Guevaras y Ayalas en Álava (1954)
  • El retablo de San Blas de Hueto Abajo (Álava) (1958)
  • Torres y casas fuertes de Álava (1978)
  • Una ruta europea. Por Álava a Compostela. Del paso de San Adrián al Ebro (1991)
  • Catálogo Monumental. Diócesis de Vitoria (9 liburuki) (1967-2007)

Sariak eta omenaldiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «MICAELA-PORTILLA-Trabajos-premiados - Berdintasunerako Zuzendaritza - UPV/EHU» Berdintasunerako Zuzendaritza (Noiz kontsultatua: 2022-04-10).

Kanpo estekak aldatu