Mezuza (hebreeraz: מְזוּזָה‎‎, pluralez מְזוּזוֹת‎, euskaraz: «atezango»); Toraren bi bertso idatzita dituen pergamino bat da; normalean, etxe eta hiri juduetako arkupeen eskuineko atezangoari itsatsita dagoen kaxa edo ontzi batean dago. Juduen bizilekuen ezaugarri berezienetako bat da.

Askenazi erako mezuza bat Krakoviako gizarte-zentro juduan.

Juduen etxeetako ateetan mezuza bat ezartzeko agindua judaismoko antzinakoenetako eta errotuenetako bat da, eta Deuteronomioan ditu iturriak.[1][2] Pergaminoak judu-familiaren babesa adierazten du, juduak Ramsesen esklaboak zirenean Jainkoak Egiptora bidaltzen duen hamargarren izurritea zela eta.

Mezuza pergamino-biribilki bat da, eta bertan bi otoitz daude inskribatuta: judaismoaren solemneena, «Shema Yisrael» (hebreeraz: שְׁמַע יִשְׂרָאֵל‎, «Entzun, Israel»)[3] eta «Vehaya im shamoa» (hebreeraz: וְהָיָה אִם שָׁמֹעַ‎, «entzuten banauzue»).[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.