Metropolis (Superman)

Metropolis fikziozko hiri bat da. Superman bizi den lekua da DC Comics komiki argitaletxearen komikietan. Metropolisen lehen agerpena, Action Comicsen 16. alean izan zen, 1939. urtean.

Metropolis (Superman)
Datuak
Motafictional city (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak

Jatorria aldatu

Joe Shusterrek, Supermanen bi sortzaileetako batek, Metropolis sortzeko, Toronto, bere jaiolekua eta Cleveland nahastu zituen. Azken hiri hontan, beranduago, bizitzen jarriko zen, eta Jerry Siegel, Supermanen beste sortzailea ezagutuko zuen. Honen ondoren, baina, New Yorken analogia bihurtuko zen.

Benetako Metropolis aldatu

Amerikako Estatu Batuetan, hainbat herri eta hiri daude izen hau dutena, baina, bere burua, "Supermanen bizilekua" bezala hartzen duena, Illinoiseko estatuan dago, eta euren herriko heroia, ahal duten moduan ospatzen dute. Modu horietako bat, Supermanen estatua erraldoi bat, superheroi honen museo bat, Supermani buruzko urteroko jaialdi bat eta herriko egunkarian datza, Metropolis Planet izenekoa, fikziozko Metropoliseko Daily Planet egunkarian oinarritua.

Kokapena aldatu

DCren beste hainbat fikziozko hiriena bezalaxe, Metropolisen kokapena ere aldatzen joan da urteen poderioz. Ohi, ordea, Amerikako Estatu Batuetako ekialdeko kostaldeko hiri handi bat bezala azaldu izan da.

Metropolis, New York egunez eta Gotham City, Batman bizi den hiria, New York gauez dela esan izan da. Alderaketa hau egin izana, Frank Millerri eman izan zaio.

Krisia Amaigabeko Lurretan izeneko istorioaren aurretik gertatu izan ziren istorioetan, Smallville, autoa gidatzen joateko moduko distantzian agertzen da, baina kokapen zehatzik gabe. 1986. urtetik aurrera, bere kokapena Kansasen aipatu izan da.

Smallville telesailean, Metropolis Kansasen edo inguruko estaturen batean dagoela dirudi. Elkarrizketa batean, Smallville telesailaren sortzaileek, Metropolis Smallvilletik 160 kilometrora dagoela esan zuten. Atal batean, gutun bat "Metropolis KA" helbidearekin agertzen da, hiria Kansasen dagoela idorokiz, baina Kansas estatuaren posta laburdura KS da, eta ez KA.

Kanpo estekak aldatu